II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BERRIOZAR
Alkatetzaren eskuordetzea
Alkatetzaren 2008ko ekainaren 30eko 64/2008 Ebazpenaren bidez, ondoko erabakia hartu da:
"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43 eta 47. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,
Ebatzi dut:
Lehena.-Alkate naizen aldetik ditudan eskurantzetarako, Inmaculada Del Río Lorea lehen alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo uztailaren 5etik aitzina, Berriozarko udalerritik kanpo naizen bitartean.
Bigarrena.-Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea."
Berriozarren, 2008ko ekainaren 29an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: L0810504