93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

2186/2008 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, industria eta kogenerazio sektoreetan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzen 2008ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak, 2008ko otsailaren 26an, lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zuten, Energia Aurrezteko eta Eragimenez Erabiltzeko Estrategiako 2008-2012 urteetako Ekintza Planean (PAE4+) aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko 2008-2012 urteetan.

E4aren azken helburua da gure eragimena handitzea energiaren kontsumoan, gure energia sistema iraunkorragoa (ingurumen eragin txikiagoa eta klima aldaketan ondorio gutxiago), lehiakorragoa (ondasunak eta zerbitzuak sortzeko energia gutxiago behar delako) eta segurua (neurri handian kanpotik ekartzen ditugun baliabideekiko mendekotasuna murrizten delako) izateko.

Testuinguru horretan, energiaren arloko jarduketak egin nahi dira energiaren kontsumoa eta beraz intentsitate energetikoa (energia kontsumoaren eta barne produktu gordinaren arteko erlazioa) gutxitzeko. Neurrien artean diru-laguntzen deialdi hau dago besteak beste.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedaturikoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2008ko ekainaren 30eko Erabakiaren bidez, plan horri dagozkion diru-laguntzak banan-banan ebaluatzeko araubidean ematea erabaki zuen.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Industria eta kogenerazio sektoreetan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzen 2008ko deialdia onestea. II. eranskinean aipatzen dira.

2. Diru-laguntzak emateko oinarriak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 1.030.784,42 euroko gastua onestea, 2009ko gastuen aurrekontuetako kontu-sail hauen kontura (kontu-sail horiek 2008ko gastuen aurrekontuetako kontu-sailen baliokideak dira), taula honetako sailkapen honen arabera banaturik:

810003-81140-4701-425202 Auditoretzak, diagnostikoak eta ikastaroak 130.000,00

810003-81140-7701-425200 Energiaren aurrezpenean eta eragimenean

diru-laguntzak gauzatzen dituzten enpresendako

transferentziak 900.784,42

GUZTIRA 1.030.784,42

Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak banatuko ditu funts horiek 2009an, azalpen zatian aipatzen den hitzarmenaren arabera. Diru-laguntzetarako deialdi honen xede diren sektore eta neurrietan taula honen arabera banatuko dira:

Industria

11

Energia eragimenerako inbertsioak

1181

850.784,42

12

Energia auditoretzak

1180

100.000,00

Kogenerazioa

71

Industriatik kanpoko kogenerazioetarako laguntza publikoak

1181

50.000,00

72

Kogenerazioarako bideragarritasun azterlanak

1180

15.000,00

73

Energia auditoretzak kogenerazioetan

1180

15.000,00

GUZTIRA

1.030.784,42

Baliabide horiek kontu-sail edo neurri batetik bestera pasatzen ahal dira, mota bakoitzeko eskabideen kopuruak hala eskatzen duenean.

Halaber, 2009ko ekitaldian kontu-sailetan izaten ahal den dirua deialdiaren hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpenaren kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 2an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

I. ERANSKINA

Industria eta kogenerazio sektoreetan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzak 2008an emateko oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Diru-laguntza honen onura publikoko xedea da industria eta kogenerazio sektoreetan energiaren kontsumoa murriztea helburu duten inbertsio eta gastuak bultzatzea, Nafarroako energiaren eragimena eta intentsitatea murrizteko.

Horretarako, neurri hauek zehaztu dira (neurri horien ezaugarriak deialdiko II. eranskinean ageri dira):

Industria 11 Energia eragimenerako inbertsioak

12 Energia auditoretzak

Kogenerazioa 71 Industriatik kanpoko kogenerazioetarako laguntza publikoak

72 Kkogeneraziorako bideragarritasun azterlanak

73 Energia auditoretzak kogenerazioetan

2. oinarria. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

1. Honako hauek hartzen ahalko dituzte diru-laguntza hauek: pertsona juridikoek, irabazi asmorik gabeko erakundeek, toki entitateek, jabe elkarteek eta horiekin parekatzen diren guztiek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Inbertsioak bere izatea, errentamendurako inbertsioak kanpo baitira, leasingaren bidez finantzatuak izan ezik, horiek 3. oinarrian xedaturikoarekin bat finantzatzen ahalko baitira.

Laguntza emateko ebazpenaren hurrengo bost urtez eutsi beharko zaio baldintza horri. Jabeen elkarteak betebehar horretatik salbuetsiak daude.

b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatu hala dela. Aitorpen horren eredua eskabidearekin batera eskuratzen ahalko da.

Entitate publikoak betebehar orokor horietatik salbuetsiak daude.

2. Halaber, eskatzaileek deialdi honetan aipatzen den neurri bakoitzerako II. eranskinean ezartzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte.

3. oinarria. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen kostuak, burutzeko epea eta laguntzen zenbatekoak.

1. Diru-laguntzen xede izanen dira II. eranskinean zehaztutako neurrietan adierazi eta aplikatzekoa den araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten inbertsio eta gastuak, Nafarroan egindakoak.

BEZa diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostutzat joko da, baldin eta onuradunak ezin badu berreskuratu. Horretarako, BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute. Hainbanaketa araubidean badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da diru-laguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, azken emaitza aurkeztu beharko dute haien betebehar fiskalen likidazioan.

Leasingen bidez finantzaturik eskuratutako aktiboak diru-laguntzaren xede izan daitezke, betiere eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik kontratuaren hasieratik pagatzen bada eta kontratuan hori bukatzean aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri bada.

Ez dira behin ere diru-laguntzen xede izanen:

-Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

-Oro har, argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbersioaren helburu energetikoak lortzeko xede zuzena ez dutenak. Betiere Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

2. Laguntzen zenbatekoa, gehienez ere 200.000 eurokoa izanen dena, neurri bakoitzerako II. eranskinean zehazten dena izanen da.

3. Diru-laguntza jasotzen ahal duen inbertsioa edo gastua egiteko epea 2007ko irailaren 16tik 2009ko abuztuaren 14 artekoa izanen da.

4. oinarria. Eskabideen aurkezpena.

1. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2008ko urriaren 15ean (biak barne) bukatuko da.

Eskabideak eta bestelako agiriak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 posta kodea, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabideak ereduarekin bat beteko dira, deialdi honetako sektore eta neurri bakoitzaren arabera. Hona hemen non atzeman daitezkeen:

-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, 31005 posta kodean).

-www.cfnavarra.es/industria/areas/energia/index.htm webgunean, "Energia aurrezteko jarduketetarako laguntzak" izeneko atalean.

Eredu horietan, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa zehazten da.

5. oinarria. Diru-laguntzaren xedea.

Diru-laguntza hau banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko da. Eskabideak hartu ahala banatuko da diru-laguntza aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Horretarako, deialdi honetan aipatzen den neurri bakoitza hartzeko hurrenkera bana bereiziko da.

Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Enpresa zuzendari nagusiari dagokio. Ebazpena beranduenez ere eskabidea aurkezten den datatik sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da.

Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, eskabideak administrazioaren isiltasunaren bidez onartu direla ulertuko da.

Aurkeztutako eskabidearen berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

6. oinarria. Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

1. Onarturiko diru-laguntza kobratzeko eskubidea izateko, onuradunak frogatu beharko du diru-laguntzaren xede den jarduketa egin egin duela, 2009ko abuztuaren 31 baino lehen agiri hauek aurkeztuz:

a) Diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoari dagozkion fakturen fotokopiak eta ordaindutakoaren frogagiriak, aukeragarritzat jotzen den aurrekontuaren erdiari dagozkionak, gutxienez. Aurkeztutako ordainketek diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoa estaltzen ez badute, 2009ko irailaren 30a baino lehen justifikatu beharko dira. Ordainketa osoa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuta egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik onartuko.

Salbuespen gisa, diru-laguntzaren onuraduna toki entitate bat denean, ordainagiri gisa honako hauek onartuko dira: diru-laguntzaren inbertsio edo gastuaren harrera agiria, inbertsio edo gastu hori pagatzeko ebazpena edo udal edo kontzejuko alkate edo idazkariaren erantzukizuneko aitorpena, diru-laguntzaren xede den jarduketa burutu dela eta 2009ko urriaren 31 baino lehen pagatuko dela dioena. Kasu horietan, onuradunak diru-laguntzaren xede den inbertsio edo gastua osorik pagatu duela frogatzen duten agirien fotokopiak aurkeztu beharko ditu.

Leasingaren finantzaketaren bidez aktiboak erosiz gero, kontratuaren eta kuotak eragiketa hasi zenetik 2009ko abuztuaren 14 arte pagatu direla frogatzen duten banku-agiri guztien fotokopiak aurkeztu beharko dira. Gainera, leasinga bukatzean, beste banku-agirien fotokopiak aurkeztu beharko dira.

b) Diru-laguntzaren xede den gastuak obra burutzeko 30.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu edo aholkularitza edo laguntza enpresek ondasunak hornitzeko edo zerbitzuak emateko 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, eskatutako eskaintzak aurkeztuz eta hautatakoa aukeratzeko arrazoiak emanez. Horretarako, gutxienez bi eskaintza aurkeztu beharko ditu eta hautatutako eskaintzarako arrazoiak justifikatu.

Onuraduna aurrekotik salbuetsiko da, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile ez dagoenean edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin denean.

c) Aurretik Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik jaso ez bada, transferentzia bidez kobratzeko eskabidearen inprimakia (jatorrizkoa) aurkeztu beharko da. Inprimakia Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es) eskuratzen ahal da.

d) Diru-laguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

2. Ezarririko modu eta epean hala justifikatu ezik, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Egiaztagiriak aztertuta, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Enpresaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

7. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntzaren onuradunek, jabeen elkarteak izan ezik, diru-laguntzaren xede diren inbertsioen jabetzari eutsi beharko diote, diru-laguntza eman eta hurrengo bost urteetan.

2. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskabidean interesdunari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

3. Diru-laguntza emateko ebazpenean, arau hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak bete ezik, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzultzea ekarriko du.

Arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskabideetarako erabiltzen ahalko dira.

8. oinarria. Laguntzen "de minimis" izaera.

Deialdi honetako laguntzak, toki entitateei, partikularrei edo jabe elkarteei ematen zaizkienak izan ezik, "de minimis" laguntzen barrenean sartzen dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan eta Europako Batzordeak 2004ko urriaren 6an emandako 1860/2004 Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraituz; lehenbiziko erregelamendu horretan zehazten da nola aplikatu EEaren Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei, eta bigarrenean, berriz, artikulu horiek berak nekazaritza eta arrantza sektoreetako "de minimis" laguntzei aplikatzeko arauak eman ziren.

Erregelamendu horiekin bat, onuraduna enpresa bat baldin bada, diru-laguntza horren zenbatekoa, hiru zergaldiz "de minimis" kontzeptuagatik harturikoak baturik, gehienez ere 200.000 euroko izanen da, 100.000 eurokoa errepide bidezko garraioko sektorean diharduten enpresendako edo 3.000 eurokoa Europar Erkidegoa osatu zuen Tratatuaren I. eranskineko zerrendan ageri diren produktuak ekoizten diharduten enpresendako.

Horretarako, enpresak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan araubide horretan hartutako bestelako laguntzak adieraztera, eskabidearekin batera emandako ereduarekin bat.

9. oinarria. Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Ondasun beretarako, deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira beste edozein diru-laguntza edo laguntza publikorekin.

10. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Arau hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

11. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, hauexek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

II. ERANSKINA

Deialdi honen xede diren neurrien azalpena

Industria sektorea

Neurriaren kodea: 11.-Energia eragimenerako inbertsioak

1. Helburua.

Industria sektorean energia eragimenerako inbertsioen bideragarritasun ekonomikoa erraztea.

2. Azalpena.

Neurri honen helburua da energia kontsumitzen duten ekipo eta instalazioak kendu eta haien ordez eragimen handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologia darabiltzaten ekipo eta instalazioak ezartzea, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

3. Onuradunak.

Manufakturen industria sektoreko jarduera adar bakoitzeko enpresak, energiaren eraldaketa sektorea osatzen duten jardueren adarrekoak (birfindegiak eta argindarra sortzekoak).

Enpresa batek elkarri loturik ez dauden inbertsio proiektuak egiteko laguntza eskatu nahi nahi badu, inbertsio proiektu adina eskabide aurkeztu beharko ditu.

4. Diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostua.

Ekoizpen prozesuan energia eraldatu edo kontsumitzen duten ekipo, instalazio eta sistemetan edo hori osatzen duten sistema edo instalazioetan eginiko inbertsioak, loturiko ingeniaritza proiektuak, ekipoak ezartzeko obra zibilak eta muntatu eta abiaraztekoak barne.

5. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Enpresaren tamainaren arabera, laguntzen mugak honako hauek izanen dira:

Handia %12,5

Ertaina %15

Txikia %17,5

Mikroenpresa %20

Hala ere, eskabideen kopuruagatik ahal bada, gehieneko portzentaje horiek %20 arte handituko dira. Handitze hori toki enpresaren tamainaren alderantzizko hurrenkeran izanen da.

Neurriaren kodea: 12.-Energia eragimenerako inbertsioak

1. Helburua.

-Industria enpresen energia aurrezteko gaitasuna zehaztea.

-Erraztasunak ematea energiaren aurrezkian eta eragimenean inbertitzeko erabakiak hartzeko.

2. Azalpena.

Neurri honen xedea da energia auditoretzak sustatzea industria sektoreetan.

Energia auditoretza ekoizpen prozesua aztertzen duen aholkularitza lan bat da (hura osatzen duten instalazioak barne), energiaren kon- tsumoa gutxitzeko neurriak proposatzen dituena. Energia auditoretzaren gutxieneko edukia 6. puntuan zehazten denarekin bat etorriko da.

Diru-laguntzaren xede energia auditoretza honelakoa izan daiteke: bai orotarikoa, bai ekoizpen lineena, banakako sistema osagarriena, mantentzekoena eta eragiketetakoena. Auditoretza horrek termografiak biltzen ahalko ditu.

3. Onuradunak.

Manufakturen industria sektoreko jarduera adar bakoitzeko enpresak, energiaren eraldaketa sektorea osatzen duten jardueren adarrekoak (birfindegiak eta argindarra sortzekoak).

4. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Auditoretzaren kostuaren %75, gehienez ere, muga hauekin:

ENERGIAREN BUKAERAKO KONTSUMOA (PTB/URTEAN) LAGUNTZAREN

AUDITORETZA EGITEN DENEKO GEHIENEKO BALIO

FINKAGUNE BAKOITZEKO GARBIA (EUROAK)

> 20.000 17.500

> 4.000-20.000 12.500

< 4.000 7.500

Diru-laguntzaren gehieneko balio garbia zehaztu ahal izateko, eskatzaileak, laguntzen eskabidean, zehaztu beharko du urte osoko bukaerako energia kontsumoa ptb-etan (petrolioaren tona baliokideetan).

5. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 6. arauan zehaztutakoaz gain, auditoretza txostenaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

6. Energia auditoretzaren gutxieneko edukia.

-Finkagunearen orotariko datuak.

.Zentroaren identifikazioa.

-Enpresaren izena.

-Zentroaren helbidea.

-CNAE

.Finkagunearen datuak.

-Funtzionamendu araubidea (zenbat ordu egunean, zenbat egun astean, zenbat ordu urtean).

-Kostuen egitura.

.Finkagunearen ekoizpenari buruzko datuak.

-Erabiliriko lehengai nagusiak. Izena eta urteko kopurua.

-Lorturiko produktu nagusiak. Izena eta urteko kopurua.

-Zentroaren azterketa energetikoa.

.Urteko kontsumoa eta energiaren kontsumoaren banaketa.

-Energia elektrikoaren urteko kontsumoa, erosia eta bertan ekoitzia.

-Energia termikoaren urteko kontsumoa eta erregai erabiliak.

-Urteko kontsumo termikoa eta elektrikoa eragiketako.

-Energia kontsumitzen duten tresna nagusien urteko kontsumo termiko eta elektrikoa.

-Urteko kontsumo termikoa eta elektrikoa eragiketa laguntzaileetan.

-Bertan ekoitziriko energia elektrikoa. Erregai eskuratuak eta sorturiko fluido termikoen ezaugarriak.

.Berariazko kontsumoak eta kostu energetikoak.

-Berariazko kontsumo termikoa (kWh/unitatea) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh/unitatea), ekoitziriko produktu bakoitzean.

-Berariazko kontsumo termikoa (kWh unitateko) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh unitateko) eragiketa bakoitzean.

-Energia kontsumatzen duten tresna nagusien berariazko kontsumo termikoa (kWh unitateko) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh unitateko).

-Energia termikoaren kostuak energiaren iturriko eta energia elektrikoaren kostua.

-Auditoria energetikoan atzematen diren neurriak.

1. Neurriaren definizioa.

2. Energia termiko eta elektrikoaren aurrezkia energiari eta berariazko kontsumoari dagokienez.

3. Kostu energetikoaren aurrezkia.

4. Bestelako aurrezki eta hobekuntzak.

5. Hobekuntzei loturiko inbertsioak.

6. Proposaturiko neurria burutzeko epea.

7. Neurriaren errepikagarritasuna. Balizko merkatua.

Oharra: energiaren kontsumoak azken energia energetikoaren kontsumoei dagozkie. Lehen mailako energia erabili nahi izanez gero, bukaerako energiari eta lehen mailako energiari dagokienez emanen dira.

Energiaren transformazio sektorea

Neurriaren kodea: 71.-Industriatik kanpoko kogenerazioetarako laguntza publikoak

1. Helburua.

Nafarroako kogenerazioaren gaitasuna hobetzea, eragimen handiko kogenerazioak sostengatuz (eragimen handiko kogenerazioari buruzko 08/2004/EE zuzentarauan arautzen diren irizpideei jarraituz), teknologia horrek eragin gutxien duen sektoreetan, industriatik kanpoko sektoreetan, alegia.

2. Azalpena.

Neurri honen helburua da etxebizitza, hirugarren eta industriaz kanpoko sektorean eragimen handiko kogeneraziorako planta berrien eraikuntza sustatzea, lehen energiaren aurrezkiaren eta CO2 aireratzeen arloetan dituzten onura garrantzitsuengatik.

Kostu hauek izanen dira finantzatzekoak: aktibo finko berriak (ekipoak, sistemak eta ingeniaritza proiektuak) eragimen handiko kogeneraziorako plantetan, haien potentzia kontuan hartu gabe, 500 kW bitarteko kogenerazio txikietan, gas naturala edo gasolioa erabiltzen badute erregaitako, industriatik kanpoko sektoreetan (etxebizitzan, hirugarren sektorean, nekazaritzan eta abeltzaintzan, minden tratamenduan izan ezik), hotz sistemak barne, horrelakorik baldin bada. Loturiko obra zibilak ere finantzatzen ahalko dira, inbertsioaren kostu osoaren %10 bitarte.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzaren xede den aurrekontuaren %10 edo 200.000 euro.

Neurriaren kodea: 72.-Kogenerazioetarako bideragarritasun azterlanak

1. Helburua.

Espainiako eragimen handiko kogeneraziorako gaitasun berriaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzea, etxebizitza, industria, zerbitzu eta hondakinen tratamenduko sektorearen kokagune berriak identifikatuz eta bertan ikerlanak eginez. Horietan, bero erabilgarriaren eskari bat egoteak bide eman behar du teknologia hori eragimen handiko kogenerazioari buruzko 08/2004/EE Zuzentarauan eta kogenerazioa sustatzeko maiatzaren 11ko 616/2007 Errege Dekretuan azaltzen diren irizpideen arabera aplikatzeko.

2. Azalpena.

Bideragarritasun azterlanak, kogenerazio planta berriak sustatzekoak, konponbiderik eta diseinu teknikorik zuzenenak zehaztuzko dituztenak, aztertzen den kokagune bakoitzeko bero erabilgarritasunaren eskarietatik abiaturik.

Azterlan horrek instalatzen ahal den potentzia elektriko eta termikoa zehaztu beharko luke eta lehen energiaren aurrezkia kalkulatu, gaur egungo egoerako energia kontsumoa eta kogenerazioarekin aurreikusten dena alderatuz, indarra duten legeetan zehazten diren erreferentzia balioekin bat. Energia kogeneratzeko lantegi berriak garatu behar direneko esparruko eta tokietako bideragarritasun ekonomikoaren azerketa batekin osatuko da.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Bideragarritasun azterlanaren kostuaren %75 edo 11.250 euro.

4. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 6. oinarrian zehaztutakoaz gain, bideragarritasun azterlanaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

Neurriaren kodea: 73.-Energia auditoretzak kogeneraziorako instalazioetan

1. Helburua.

Gaur egun, Nafarroako kogeneraziorako instalazio dexente daude, gaur bezalakoa ez beste legezko esparruen arabera diseinatuak eta, beraz, eragimen handiko kogenerazioa 08/2004/EE Zuzentarauan eta kogenerazioa sustatzeko maiatzaren 11ko 616/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren irizpideak izan gabe.

Neurriaren xedea Nafarroako kogeneraziorako gaitasuna ebaluatzea da, jardunean ari diren kogeneraziorako zentraletan energia auditoretza edo azterlanak eginez, haien diseinutik eta haien potentziatik ahalik eta etekin gehien ateratzeko, gaur egungo teknologia, funtzionamendu baldintza eta legezko esparruekin.

2. Azalpena.

Honako helburua duten auditoretzak: kogeneraziorako planten energia eragimena hobetzea, gaur egun ase behar diren eskaintza termikoetara hobeki egokitzeko haien potentzia birdiseinatzea eta teknologia berriak turbinetan eta motorretan aplikatzea. Hori dena apikatzeko den legezko esparruaren barruan.

Azterlan horrek instalatzen ahal den potentzia elektriko eta termikoa zehaztu beharko luke eta lehen energiaren aurrezkia kalkulatu, gaur egungo egoerako energia kontsumoa eta kogenerazioarekin aurreikusten dena alderatuz, indarra duten legeetan zehazten diren erreferentzia balioekin bat. Energia kogeneratzeko lantegi berriak garatu behar direneko esparruko eta tokietako bideragarritasun ekonomikoaren azerketa batekin osatuko da.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Bideragarritasun azterlanaren kostuaren %75 edo 9.000 euro.

4. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskineko 6. oinarrian zehaztutakoaz gain, bideragarritasun azterlanaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

Iragarkiaren kodea: F0810706