92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ROCAFORTE

Herrilurraren desafektazioa

Rocaforteko Kontzejuko Batzorde Kudeatzaileak, 2008ko ekainaren 10ean egin bilkuran, erabateko gehiengoarekin erabaki zuen 500 metro koadroko herrilurra desafektatzea, 1. poligonoko 396. lurzatiari dagokiona, ondotik lur trukea egiteko 1. poligonoan diren 648 metro koadroko 772. lurzatiarekin eta 1.361 metro koadroko 39. lurzatiarekin. Titularra Eduardo Imirizaldu Salvador da.

Delako erabakia, hari dagokion espedientea eta hartarako baldintza agiria jendaurrean egonen dira Kontzejuko iragarki oholean, hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hori guztia epe horren barrenean nahi adina alegazio edo erreklamazio aurkez daitezen. Bestetik ere, ohartarazten da horrelakorik jaso ezean erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruz egun indarra duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143b artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Rocaforten, 2008ko ekainaren 17an.-Alkate kontzejuburua, Javier Itoiz Martinez.

Iragarkiaren kodea: L0810384