92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURIETA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Murietako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko ekainaren 27an eman 39/2008 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen AD 16 unitatearen xehetasun azterlana (Industrialdearen 2. fasea). Murietako Udala da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Murietan, 2008ko ekainaren 27an.-Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0810356