92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa, 24. exekuzio unitatean. Jendaurreko 2. aldia

Martzillako Udalak, 2008ko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, honako xedapen zatia duen erabakia hartu zuen:

Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatuaren espedientea, (Antolamenduko egiturazko determinazioak) UE-24 unitateari dagokiona, Rita Navarro Estañán andreak sustatua (II. eranskina, J.M. Mariñelarena eta I. Cerdán teknikariek prestatutako agiriari jarraikiz, EHNIEOk 2008ko maiatzaren 2an ikus-onetsia) bigarrenez ateratzea jendaurrera, hilabetez egonen baita ikusgai, izan ere funtsezko aldaketak agertzen dira aurkeztutako agirian, Martzillako Udalak 2007ko irailaren 13an hasiera batean onetsitako agiriarekin; hori guztia Udalak behin-behineko onespena eman baino lehen, aurkez daitezkeen alegazioak ebatzi ondoren. Bestetik ere, jakinarazpena igorriko zaie espedientearen hasierako onespenaren aurka alegazioak aurkeztu zituzten guztiei, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70.4 artikuluei jarraikiz.

Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan iragarrita, eta ale bat igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Martzillan, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0810243