92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2008ko ekainaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arreko 3. eremuko plan partzialeko birzatiketa eta urbanizazio proiektua, jabeen gehiengoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2008ko ekainaren 20an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0810270