92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Xehetasun azterlana, birzatiketaren aldaketa eta kudeaketa hitzarmena

Lizarrako Udalak, 2008ko ekainaren 19an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

-Hasiera batez onestea Lizarrako H.POko 3-8 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, sestra azpiko larrokadurak aldatzeko.

-Hasiera batez onestea Lizarrako HAPOko 3-8 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuko zuzenketa.

-Hasiera batez onestea Lizarrako HAPOko 3-8 exekuzio unitatearen kudeaketa hitzarmena, unitate bereko konpentsazio batzordeak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta 151 eta 25. artikuluetan hurrenez hurren xedatutakoari jarraituz, espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 55.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Lizarran, 2008ko ekainaren 19an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0810237