92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ULTZAMA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2008ko ekainaren 16a. Eskatzailea: Ultzamako Udala. Jarduera: obra hondakindegia egokitzea eta erabiltzea. Tokia: Ultzamako Udalaren herrilurretako 20. poligonoko 26. lurzatia.

Larraintzarren (Ultzama), 2008ko ekainaren 16an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0810350