92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2008ko ekainaren 16ko 35/08 Ebazpenaren bidez, Batzar Orokorrak 2008ko maiatzaren 29ko bilkuran onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraituz, lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen:

Gizarte-hezitzailea, 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %16,89. Sarbidea: oposizioa. Barne igoera murriztua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 15.6 artikulua. Lanpostuaren zenbakia: 006 (hutsik).

Gizarte-langilea, 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: B. Lanpostuko osagarria, %33,57. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren zenbakia: 014 (hutsik).

Administrari laguntzailea, 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %24,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren zenbakia: 016 (hutsik).

Berriozarren, 2008ko ekainaren 23an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno De la Chica.

Iragarkiaren kodea: L0810267