92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizial izateko 2 lanpostu betetzeko

Mairagako Mankomunitateko buruak, 2008ko ekainaren 25eko 42. ebazpenaren bidez, oinarri hauek dituen deialdia onetsi du:

OINARRIAK

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Mairagako Mankomunitateko administrari-ofizial izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoerako txanda murriztuan betetzea.

1.2. Lanpostuak oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluak aurreikusi bezala. Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko plantillako langileek parte hartzen ahalko dute, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

1.3. Lanpostuek C mailako lansariak izanen dituzte, Mairagako Mankomunitatearen plantilla organikoan aurreikusitako moduan.

1.4. Mailaz igotzeko deialdi honetan parte hartzeak ez du, behin ere, langileak barne igoera baino lehen zuen lan araubidea aldaraziko. Langileak, halaber, Gizarte Segurantzako araubide orokorreko afiliazio berari eutsiko dio.

1.5. Lanpostuak betetzen dituztenek eginkizun berak izanen dituzte. Gainera, maila berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkie.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko D mailako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea.

b) Goi Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan bortz urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

Deialdiko b) ataleko titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan zortzi urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mairagako Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 30 egun naturaleko epearen barrenean. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira lehiaketaldian baloratu beharrreko merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak.

3.3. Eskabideari erantsi beharko zaizkio deialdiaren 2.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten egiaztagiriak.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea buruturik, Mairagako Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Behin-behineko zerrendaren aurka ez bada alegaziorik aurkezten, zerrenda behin betikoa bilakatuko da besterik gabe, eta ez da beharrezkoa halakotzat argiataratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: María Teresa Mañu Echaide, Mairagako Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Javier Gárriz Gabari, Mairagako Mankomunitateko buruordea.

1. mahaikidea: José Antonio Echeverría Cerdán, Mairagako Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa.

Ordezkoa: Luis Angel Autor Guembe, Tafallako Udaleko kontu-hartzailea.

2. mahaikidea: Julian Echávarri Ibáñez, Mairagako Mankomunitateko ingeniaria.

Ordezkoa: Laura Irigoyen Azpilicueta, Mairagako Mankomunitateko ingeniaria.

3. mahaikidea: Laura Alvarez Vares, Mairagako Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Julio Gil Arbuniés, Mairagako Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Idazkaria: Jesús Marco del Rincón, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Asunción Nieto Zabala, Tafallako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da; bere eraketak eta jarduketak balio izateko, kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitateetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

7. oinarria.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala egiaztatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa.

a) Administrazio Publikoetan, administrari laguntzailearen lanpostuan egindako urte bakoitzeko 2 puntu. Gehienez ere, 30 puntu.

b) Lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaiei buruzko prestakuntza eta sakontze ikastaroetan parte hartu izanaren titulu-egiaztagiri bakoitzeko:

-15 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0'50 puntu.

-15 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzagatik: puntu bat.

Gehienez ere 10 puntu emanen dira, osotara, ikastaroengatik.

7.3. Lehiaketan gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.

7.4. Lehiaketaldia buruturik, izangai bakoitzaren puntuazioa jakinaraziko da Mairagako Ur Mankomunitateko iragarki oholean.

8. oinarria.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

Lehen ariketa. Lanpostuaren eginkizunei buruzko hiru kasu praktiko ebatzi beharko dira, idatziz, betiere deialdian eskatzen den titulazioaren mailakoak izanik.

Atal honetan, gehienez ere, 20 puntu lor daitezke eta bazterturik geldituko dira 10 puntura iristen ez diren izangaiak.

Bigarren ariketa: Test moduko 40 galdera teoriko ebatzi beharko dira, deialdiko II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Atal honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke eta bazterturik geldituko dira 15 puntura iristen ez diren izangaiak.

8.2. Oposizioaldian 60 puntu emanen dira gehienez.

8.3. Oposizioaldiko ariketa bakoitza burututakoan, jendaurrean jarriko dira, Mairagako Ur Mankomunitateko iragarki oholean, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda eta atera duten kalifikazioa, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Probetarako dei bakar bat eginen da eta Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute izangaiek. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Mairagako Mankomunitatearen iragarki oholean, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen du.

9.2. Epaimahaiak Mankomunitateko buruari igorriko dio puntuazio altuena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena.

10. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarriko hautapenaldia bukatuta, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du proposatutako izangaiak Mairagako Mankomunitateko administrari-ofizial izendatzeko proposamena, eta izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeak ondorio ekonomiko zein administratiboak sorraraziko ditu, eta egun horren ondokoa kargua hartzeko unetzat joko da, ondorio guztietarako, berariazko egintza egiteko beharrik gabe.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Tafallan, 2008ko uztailaren 1ean.-Mankomunitateko burua, Maite Mañu Echaide.

I. ERANSKINA

Izena: ................................................, adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ......, jaioteguna: jaioteguna: ..........., jaioterria: ....................... (........), bizilekua:.... (.............), kalea: ................, zenbakia: .......... posta kodea: ......................; telefonoa: .................

Honako hau azaltzen dut:

Mairagako Mankomunitateko funtzionarioa edo lan-kontratatudun finkoa naizela.

Deialdiko eta oinarrietako baldintza guztiak betetzen ditudala, tenorez eta moduz, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofizial izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko.

Horrenbestez:

Eskabide hau onartu eta, ondorioz, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofizial izateko bi lanpostu barne igoera txandako oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

1.-Hadwarea. Mikroordenagailu baten osagaiak. Oinarrizko kontzeptuak. Periferiko erabilienak.

2.-Windows ingurunearen funtzio nagusiak (Windows 98 eta XP), abonamendukoen kudeaketaren aipamen berezia.

3.-Agiri administratiboak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, administrazio epazpena: edukia, egitura eta helburuan zein erabileran dauden desberdintasunak.

4.-Administrazio prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa. Herritarren eskubideak. Artxibo eta erregistroetan sarbidea izateko eskubidea. Erregistroak. Herritarren lankidetza. Ebatzi beharra.

5.-Toki Administrazioa: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Toki Administrazioari buruzkoa. Edukiaren gaineko ezagupen orokorra. Tokiko araudia: erregelamendu eta ordenantzak. Nafarroako Toki Entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian.

6.-Mairagako Mankomunitatearen estatutuak. Burua, Batzar Orokorra eta Batzorde Iraunkorra. Organo horien eskumenak eta eskurantzak.

7. gaia.-6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu publikoei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Prestatzeko jarduketa administratiboak. Esleitzeko prozedura eta moduak.

8.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua. Funtzionarioak. Haien araubide juridikoaren gaineko oinarrizko ideiak.

9.-Tokiko zergak: Tasak eta prezio publikoak.

Iragarkiaren kodea: L0810480