92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUENIGO

2008ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Cintruénigoko Udalak, 2008ko ekainaren 5ean egin bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

2008ko martxoaren 31n 41. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuan xedatuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitu dira, eta bete egin da, horrela, Administrazioak eta sindikatuek izenpetu zuten akordioa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzkoa; horiek horrela, beharrezkoa da Cintruénigoko Udaleko plantilla organikoa aldatzea, bertako lanpostuen ordainsari osagarriak handitzearren, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Horrenbertzez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236, 271 eta 272. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea plantilla organikoaren aldaketa, bertako lanpostuen ordainsari osagarriak handitzearren, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, mailaren arabera honela handituko baitira:

A maila: %3,72.

B maila: %3,57.

C maila: %3,36.

C maila: (udaltzainak) %3,96.

D maila: %2,99.

Portzentaje horiek maila bakoitzeko hasierako soldataren gainean kalkulatuko dira eta lanpostu bakoitzak esleitua duen lanpostuko osagarria handituko dute.

2. Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan eta 251/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cintruenigon, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0810340