92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

2233/2008 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdi batzuk onetsi dira, administrari laguntzaileen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko: bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. Horrez gain, Administrazio Publikoko administrari laguntzaile gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere egin da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak dioenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean 96/1997 Foru Dekretu hartako 3. artikuluan ezarritako lau edo sei urteko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaie.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, gehienez ere lau urtez iraungo duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaro edo hautaprobak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, administrari laguntzaileak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi da.

Beste aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, administrari laguntzaile lanpostuak betetzeko izangaien beste zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko, baita beste zerrenda bat lanpostu horretan aldi baterako kontratazioak egiteko ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluan oinarrituz, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-Administrari laguntzaile lanpostuetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla. administrari laguntzaile lanpostuak betetzeko izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Administrari laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko zerrenda hau langile finkoak kontratatzeko apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedaturikoaren arabera osaturiko beste edozein zerrendaren osagarri izanen da, bai eta aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak kudeatzeko arauekin bat lehentasunezkotzat jotzen diren izangai zerrenden osagarria ere (2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 21ekoa).

Bigarrena.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola Graduatuaren, Lehen Mailako Lanbide Heziketaren titulua edo horien baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Deialdi honetan aipatzen den administrari laguntzaile lanpostuetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan egoteko hautautako izangaiak euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritu ahalko dira, betiere eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunerako beharkizun edo baldintza hauettakoren bat betetzen baduge:

a) Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den agiria edukitzea, 2. eta 3. hizkuntz eskakizunak ezarririk daukaten lanpostuetarako.

b) Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditurik edukitzea, 1. hizkuntz eskakizuna ezarririk daukaten lanpostuetarako.

c) Dagokion lanpostuan aritzeko aski den hizkuntza maila frogatzeko proba bat gainditzea, bi deialdietarako balio duen bigarren arauan xedatutakoarekin bat.

Horretarako, eskabideak aurkezteko bi deialdietarako balio duen hirugarren oinarrian ezarririko epe berean, interesdunek adierazi beharko dute oinarri honetan eskatzen diren tituluak dauzkatela edo, horietakorik izan ezean, prest daudela ezartzen den proba egiteko, hizkuntza maila neurtu ahal izateko.

2.3. Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

Hirugarrena.-Hautapen prozesua.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da. Betiere, hautaprobak ez dira 2008ko irailaren bigarren hamabostaldia baino lehen hasiko.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

4.1. Gainditzen duten izangaiei deitzen ahalko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko, deialdi honen oinarrietan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Aginduan eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedatutakoarekin bat.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

4.2. Aldi baterako kontratazioa araubide administratiboan eginen da, administrari laguntzaile gisa, D mailan, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, eta aplikagarriak diren gainerako arauzko xedapenak, plantillako langile finkoei dagozkienak izan ezik.

Aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan daitezke kasu berezietan.

4.3. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

II.-Deialdia, administrari laguntzaile lanpostuetan, prestakuntzako egoeran, arituko diren izangaien zerrenda osatzeko

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehena.-Deialdia egiten da administrari laguntzaile postua prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran betetzeko, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hau azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, E mailakoa edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola Graduatuaren, Lehen Mailako Lanbide Heziketaren titulua edo horien baliokidea izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

2.2. Deialdi honetan aipatzen den administrari laguntzaile lanpostuetan prestakuntzan aritzeko izangaien zerrendan egoteko hautautako izangaiak euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritu ahalko dira, betiere eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunerako beharkizun edo baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

a) Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den agiria edukitzea, 2. eta 3. hizkuntz eskakizuna ezarririk daukaten lanpostuetarako.

b) Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditurik edukitzea, 1. euskara maila ezarririk daukaten lanpostuetarako.

c) Dagokion lanpostuan aritzeko aski den hizkuntza maila frogatzeko proba bat gainditzea, bi deialdietarako balio duen bigarren arauan xedatutakoarekin bat.

Horretarako, eskabideak aurkezteko deialdi guztietarako balio duen hirugarren arauan ezarririko epe berean, interesdunek adierazi beharko dute arau honetan eskatzen diren tituluak dauzkatela edo, horietakorik izan ezean, prest daudela ezartzen den proba egiteko, hizkuntza maila neurtu ahal izateko.

2.3. Baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesua.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da. Betiere, hautaprobak ez dira 2008ko irailaren bigarren hamabostaldia baino lehen hasiko.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangai berriendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) ezarritakoaren eta aplikatzekoak diren gainerako arauen arabera eginen da, haren bidez ezarri baitzen prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura.

III.-Administrari laguntzaileak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehena.-Parte-hartzaileak.

1.1. Administrari laguntzaile gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

-Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egotea.

-Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Baldintza hau eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

1.2. Administrari laguntzaile gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko hautautako izangaiak euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetan aritu ahalko dira, betiere eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunerako beharkizun edo baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

a) Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den agiria edukitzea, 2. eta 3. hizkuntz eskakizuna ezarririk daukaten lanpostuetarako.

b) Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren ikasmaila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditurik edukitzea, 1. hizkuntz eskakizuna ezarririk daukaten lanpostuetarako.

c) Dagokion lanpostuan aritzeko aski den hizkuntza maila frogatzeko proba bat gainditzea, deialdi guztietarako balio duen bigarren arauan xedatutakoarekin bat.

Horretarako, eskabideak aurkezteko deialdi guztietarako balio duen hirugarren arauan ezarririko epe berean, interesdunek adierazi beharko dute arau honetan eskatzen diren tituluak dauzkatela edo, horietakorik izan ezean, prest daudela ezartzen den proba egiteko, hizkuntza maila neurtu ahal izateko.

Bigarrena.-Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da. Betiere, hautaprobak ez dira 2008ko irailaren bigarren hamabostaldia baino lehen hasiko.

2.2. Izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioak lortu ahalko dituzte, eta soilik "gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiak sartu ahalko dira prestakuntzarako lau urteko bigarren aldian.

Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen duen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.

Hirugarrena.-Dei egiteko hurrenkera.

Deialdi honetan administrari laguntzaileak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie administrari laguntzaileen zereginak aldi batez betetzeko. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.

IV.-Hiru deialdietarako balio duten arauak

Lehena.-Hautaproben azalpena eta balorazioa.

1.1. Hautaprobak ez dira 2008ko irailaren bigarren hamabostaldia baino lehen hasiko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean zehaztuko dira probak egiteko tokia, eguna eta ordua.

1.2. Hautapen prozesua bi zati izanen dituen proba bakar baten bidez eginen da:

Lehenengo zatia: zenbait aukera eskaintzen dituzten galderei erantzun beharko zaie, erantzun zuzena bakarra izanik, hizkuntzarako, zenbakietarako, bulego-antolaketarako eta ortografiarako gaitasuna neurtzeko.

Bigarren zatia: zenbait aukera eskaintzen dituzten galderei erantzun beharko zaie, erantzun zuzena bakarra izanik, ebazpenaren V. eranskineko gaiei buruzkoa.

Ariketa bakoitza egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

1.3. Probaren zati bakoitzak 30 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez, bazterturik geratuko dira probaren bi zatietan guztira 24 lortzen ez dituzten izangaiak.

1.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Epaimahaiak lehenbiziko ariketa hasteko ezarririko orduan agertzen ez diren izangaiak hautapen prozesutik baztertuko dira.

1.5. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bigarrena.-Euskara maila neurtzeko proba, hizkuntza hori betebehar duen lanposturako.

2.1. Euskara maila neurtzeko proba ez da 2008ko irailaren bigarren hamabostaldia baino lehen hasiko. Hiru deialdietarako balio duten arauetako lehenengoan aurreikusitako ariketen kalifikazioak argitaratuta, euskara maila neurtzeko proba egiteko lekua, eguna eta ordua zehaztuko da eta izangaien deialdia Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko.

2.2. Proba hori egiteko epaimahaiak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren laguntza eskatuko du. Aipatu organoak zehaztuko du egin beharreko proba eta izangaiei uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuan euskararen jakite maila bakoitzerako ezarritako "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen du. Kalifikazio hori lotzailea izanen da epaimahaiarendako.

2.3. Deialdi guztietarako balio duen lehenengo arauan ezarritako ariketak gainditu eta eskabidean dagokion deialdian parte-hartzea eskatu duten izangaiek egin ahal izanen dute euskara maila neurtzeko proba.

2.4. Proba hau gainditzen duten izangaiek euskarazko administrari laguntzaile lanpostuak betetzeko izangaien dagokion zerrendan sartuko dira, aldi baterako edo prestakuntzan kontratatzeko.

Hirugarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko hiru deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.-Eskabideak.

4.1. Deialdietan parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) edo, bestela, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin; prestakuntzarako izangai berrien eskabideek, II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan daude eskuragarri, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai aldizkari ofizialetik, bai Zerbitzuen Katalogoaren barreneko Enplegu Publikoaren gunean aurkituko den deialdiaren aipamenetik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

Halaber, aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda osatzeko deialdian parte hartzen dutenek eskabidean adierazi beharko dute Nafarroa osoko administrari laguntzaileen lanpostuak aukeratu nahi dituzten edo bestela eskabidean adierazten diren eskualdeetako batekoak edo gehiagotakoak. Eskabidean ageri den eskualdeen hautapenak indarra izanen du zerrendek indarra duten denbora guztian.

Eskualderik aukeratu ezik, izangaiak eskualde guztietako zerrendetan sartuko dira. Horretarako, ebazpen honetako IV. eranskinean parte hartzeko eskabidean ageri den eskualde bakoitzak hartzen duen eremua argitaratzen da.

Azkenik, aldi baterako kontratatuak izateko izangaiek adierazi beharko dute eskabidean lanaldi ez osoko lanpostuetara aurkeztu nahi duten. Horrelakorik adierazi ezik, izangaiei ez zaie dei eginen lanaldi ez osoko lanpostuak betetzeko.

Lanaldi ez osoz aritu nahi dutela adierazten duten izangaiei lanaldi osoko eta ez osoko lanpostuetarako dei eginen zaie.

Administrari laguntzaile lanpostuetan, prestakuntzako egoeran, arituko diren izangaien zerrenda osatzeko deialdiko parte hartzaileek eskabidearekin batera eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

4.2. Elbarritasuna duten izangaiek elbarriak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein elbarritasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Bosgarrena.-Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Halaber, euskaraz jakin beharra daukaten lanpostuetarako eskatzen den euskarazko titulua daukatela adierazi duten izangaien behin-behineko zerrendak eta deialdietan xedaturikoarekin bat euskarazko proba egitea eskatu duten izangaienak argitaratuko dira.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Seigarrena.-Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Zazpigarrena.-Epaimahaia.

7.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Juan Antonio Sola Ibarra, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Elena Uriz Sucunza, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Ataleko burua.

Mahaikidea: Francisco Javier Ibero Gutiérrez, Hezkuntza Departamentuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.

Ordezko mahaikidea: Jesús Acosta Marín, Hezkuntza Departamentuko irakaskuntzako aholkularia.

Mahaikidea: Alberto Viana Górriz, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hautapen Organoen Ataleko burua.

Ordezkoa: Carlos Sarasíbar Subiza, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lanpostu betetzearen eta Langileen Araubidearen Ataleko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Amaya Goñi Lacabe, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Alfredo Prado Santamaría, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

7.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, bestalde, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Zortzigarrena.-Probak gainditzen dituztenen zerrendak.

8.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondoko zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta azken proba egin zeneko tokian:

-Aldi baterako kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

-Lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda.

-Deialdi guztietarako balio duen bigarren arauan aipatzen den euskarazko proba gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

8.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontrataziorako izangaiak: berdinketarik gertatuz gero, ariketak zein ordenatan egin diren, ariketa horretan ateratako puntuazio altuena lehenetsiko da, eta, beharrezkoa izanez gero, ariketa bakoitzean akats gutxien egin dituen izangaiaren alde. Azkenik, oraindik ere berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan. Ukituriko izagaiei dei eginen zaie horretarako.

b) Prestakuntzarako izangai berriak: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

Bederatzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen arauen kontra eta berau aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, aldi baterako kontratatzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ..................aren ..................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak: ................................ NANa ...................... Nazionalitatea................. Jaioteguna: ............................. Helbidea: .................. Herria ................................ Probintzia ............................ Posta kodea ......................... Telefonoak (3 gehienez) ................

2) Ezgaitasuna egiaztatzea (halakorik dagoenean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Eskualdeen eskaria (deialdian hala adierazten denean soilik).

Eskualde hauetako aldi baterako lanpostuak bete nahi ditudala:

A) Eskualde geografiko guztiak

f Nafarroako eskualde guztiak.

B) Eskualde hauek soilik:

f 1. ESKUALDEA: IRUÑERRIA

f 2. ESKUALDEA: IRUÑEKO GERRIKOA

f 3. ESKUALDEA: IRURTZUN

f 4. ESKUALDEA: DONEZTEBE

f 5. ESKUALDEA: IRUNBERRI-ZANGOZA

f 6. ESKUALDEA: TAFALLA

f 7. ESKUALDEA: ESTELLERRIA

f 8. ESKUALDEA: TUTERERRIA

f Lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko interesa dut.

5) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2008ko .............................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ................................ lanpostuan prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak: ............................... NANa ........................ Nazionalitatea ................... Jaioteguna: .......................... Helbidea: .................. Herria ................................. Probintzia ........................... Posta kodea ................... Telefonoak (3 gehienez) ...............

2) Zein lanpostutarako izendatua:

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (halakorik dagoenean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2008ko .............................aren ...........(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, .......................................... lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...........(e)ko ........... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .....(e)ko ...........aren ......(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak: .............................. NANa ........................ Nazionalitatea................. Jaioteguna: .......................... Helbidea: ................. Herria ......................... Probintzia ................... Posta kodea ......................... Telefonoak (3 gehienez) ...............

2) Zein lanpostutarako izendatua:

Departamentua

Zerbitzua

Lanpostua

Maila

3) Ezgaitasuna egiaztatzea (halakorik dagoenean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean soilik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain hauxe azaltzen dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2008ko .............................aren .........(e)an.

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Eskualdeen eremua

1. ESKUALDEA, IRUÑERRIA: Iruña, Atarrabia, Burlata, Berriozar, Beriain, Noain, Zizur, Uharte, Arre, Barañain, Antsoain, Olatz, Orkoien eta Mutiloa.

2. ESKUALDEA, IRUÑEKO GERRIKOA: Larraintzar, Lantz, Zubiri, Eugi, Elo, Tiebas, Arrizabalaga, Obanos, Gares, Añorbe, Zirauki eta Mañeru.

3. ESKUALDEA, IRURTZUN: Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Olazti, Urdiain, Altsasu, Ziordia, Lekunberri, Jauntsarats, Betelu, Areso, Leitza, Ezkurra eta Goizueta.

4. ESKUALDEA, DONEZTEBE: Doneztebe, Elizondo, Bera, Lesaka, Lekaroz, Narbarte, Saldias, Arizkun, Amaiur, Erratzu, Beintza-Labaien, Sunbilla, Zubieta, Azpilkueta, Legasa, Oronoz, Igantzi, Arantza, Etxalar, Gartzain, Almandoz, Irurita, Urdazubi, Zugarramurdi, Arraioz, Ziga, Ituren eta Eratsun.

5. ESKUALDEA, IRUNBERRI-ZANGOZA: Irunberri, Zangoza, Agoitz, Erro, Aurizberri, Auritz, Luzaide, Garralda, Hiriberri Aezkoa, Aribe, Orbaitzeta, Orotz-Betelu, Abaurrea, Otsagabia, Izaba, Erronkari, Uztarroze, Nabaskoze, Urrotz, Oibar, Kaseda, Zare, Esa, Ledea eta Eslaba.

6. ESKUALDEA, TAFALLA: Tafalla, Erriberri, Caparroso, Zarrakaztelu, Santakara, Arrada, Figarol, Mélida, Murillo, Funes, Villafranca, Azkoien, Martzilla, Faltzes, Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Barasoain, Garinoain, Mendigorria, San Martin Unx, Uxue, Beire, Pitillas eta Milagro.

7. ESKUALDEA, ESTELLERRIA: Lizarra, Villatuerta, Abartzuza, Lezaun, Oteitza, Los Arcos, Arroitz, Zudairi, Viana, Lerín, Sesma, Allo, Antzin, Deikaztelu, Muniain-Iguzkitza, Mendabia, Cárcar, Lodosa, Sartaguda, San Adrián, Andosilla, Azagra, Murieta eta Jaitz.

8. ESKUALDEA, TUTERERRIA: Tutera, Fontellas, Fitero, Cadreita, Murchante, Ribaforada, Fustiñana, Monteagudo, Valtierra, Cascante, Ablitas, Buñuel, Corella, Arguedas, Cintruénigo, Castejón, Cortes eta Cabanillas.

V. ERANSKINA

Gai zerrenda (administrari laguntzaileak)

Informatika

1. gaia.-Funtsezko kontzeptuak oinarrizko informatikaz: hardwarea, softwarea eta sistema eragileak. Funtsezko kontzeptuak Internetez eta posta elektronikoaz.

2. gaia.-Funtsezko kontzeptuak Windows XPz. Mahaigaina eta bere elementuak; programen administratzailea; Windows esploradorea; kontrol-panela, inprimagailuak; "hasi" botoia; "hasi" karpeta; tresna-barra; "exekutatu" komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzaile kontuak.

3. gaia.-Testu-prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word XP: lan eremua; idatzi eta editatzea; testuaren formatua; orriaren diseinua eta konposizioa; estiloak; plantillak; tresnak; taulak; artxiboen administrazioa; posta-konbinazioa; eremuekin lan egitea; inprimatzea.

4. gaia.-Kalkulu orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel XP: funtsezko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelatxoak; gelatxoak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimatzea.

5. gaia.-Datu baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access XP: funtsak; taulak; kontsultak; formularioak; txostenak; inprimatzea.

Iragarkiaren kodea: F0810715