92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUGARRAMURDI

Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Zugarramurdiko Udalak, 2008ko ekainaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa, 1. poligonoko 126, 163, 165, 166, 155 eta153. lurzatietan eta bide publikoan, Zugarramurdiko Udalak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, haren 79. artikuluak hartara igorririk.

Zugarramurdin, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0810255