92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Lurraldea okupatzeko estrategiaren eta ereduaren aldaketaren onespena, Eguesibarko Udal Plan Orokorraren berrikuspenari dagokiona, Eguesibarko hirigintzako planaren hasierako onespena eta lizentziak ematea etenik

Eguesibarko Udalak, 2008ko uztailaren 3ko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quorumarekin, ondoren agertzen den erabakia hartu zuen. Erabakia aipatzen diren epeetan egonen da jendaurrean. Hona hemen haren xedapen zatia:

1. Eguesibarko Udal Plan Orokorraren berrikuspenari dagokion lurraldea okupatzeko estrategiaren eta ereduaren aldaketa onestea, "Eguesibarko Udal Planeko LOEEren zuzenketa (aldaketa puntuala)" izeneko agiriari jarraikiz (lantalde prestatzaileak idatzia eta espedientera bildua). Aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, interesdunek iradokizunak aurkez ditzaten; iragarkia, orobat, hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean emanen da argitara, aipatu ondorioetarako.

2. Ingurumen ondorioen azterlana onestea (trafikoaren azterlana eta zaratak ingurumenaren gainean duen eraginari buruzko azterlana biltzen ditu). Eguesibarko Udal Plan Orokorreko partea denez, jendaurrean egonen da planari dagokion epean, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igorriko da, 4/2005 Foru Legean ezarritako ondorioetarako.

3. Hasiera batez onestea Eguesibarko Udal Plan Orokorraren berrikuspena, Eguesibarko Udal Plan Orokorrerako proiektuari jarraikiz. Berrikuspen hori, lantalde prestatzaileak idatzia eta espedientera bildua, jendaurrean egonen da bi hilabetez, behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, 35/2002 Foru Legeko 70.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako; iragarkia, orobat, hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean emanen da argitara, aipatu ondorioetarako.

4. Udal Plan Orokorrerako proiektuaren kopia Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta Eguesibarko Kontzejuei, Iruñeko Mankomunitateari eta ukituriko erakundeei igortzea, txostena egin dezaten; hori guztia 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

5. Udal Plan Orokorrerako proiektua behin-behinekoz onetsi ahal izateko, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak lurraldea okupatzeko estrategiaren eta ereduaren aldaketa onetsi beharko du lehenik.

6. Ez da lizentziarik emanen Planak definituriko zona hauetarako:

-Lurzoru urbanizagarri sektorizatuko banaketa eremuetako lurzorurako (AR-01etik AR-10era bitartekoak), eta eremu horiei atxikitako lurzorurako.

-Finkatu gabeko hiri-lurzoruko exekuzio unitateetan sarturiko lurzorurako.

-Planak antolamenduz kanpo deklaratu dituen eraikinetarako.

Jendaurreko agiriak interesdunen eskura daude Eguesibarko Herriko Etxean (San Martin kalea, 26-behea, Egues), eta Iruñeko Canal Cero kopia-dendan (Taxoare kalea, 14; telefonoa: 948 853 124).

Eguesen, 2008ko uztailaren 11n.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0810965