92. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

110/2008 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biologo izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, 5.1 oinarria aldatu, epaimahaia osatuko duten langileen ordezkariak izendatu eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua adierazten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 14ko 029/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biologo izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31koan.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 68/2008 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2008ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 4an.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Antolaketa administratiboan izandako aldaketak direla eta, 5.1 oinarria aldatu da, eta epaimahaiako kide izendatu da, ordezko mahaikide idazkari gisa, Joseba Asiain Albisu jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Bestalde, Langile Batzordeak epaimahaian langileak ordezkatuko dituzten bi kideak proposatu ondoren, bidezko da horiek izendatzea.

Azkenik, 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, oposizioaldiko lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua adierazi dira.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biologo izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Epaimahaiko kide izendatzea, ordezko mahaikide idazkari gisa, Joseba Asiain Albisu jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

3. Langileen izenean eta Langileen Batzordeak proposatuta, José Antonio Pérez Nievas jauna mahaikide izendatzea, eta Javier Barinaga Adrián jauna haren ordezko.

4. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2008ko irailaren 30ean eginen da, asteartearekin, 10:00etan, UHUNen (Sadar errepidea, zk.g., Iruña). Ariketarako deialdi bakarra egingo da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

5. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 2an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartuak:

AGUADERO GARCÍA, SARA

ALMARCEGUI ARTIEDA, ITZIAR

ÁLVAREZ VIDAURRE, PABLO

ARDAIZ GANUZA, JOSÉ

ARRANZ GONZÁLEZ, VIRGINIA

BAIGORRI ARCE, MARÍA ELENA

BERASATEGUI ECHEVARRÍA, GABRIEL

BERMEJO ORDUNA, RAÚL

BIDEGÁIN GARBALA, ITSASO

CENOZ IMAZ, SANTIAGO

CLAVERÍA IRACHETA, VANESSA

CORMENZANA LÓPEZ, ALEJANDRO JAVIER

DELGADO HUARTE, VERÓNICA

DOMEÑO SEMINARIO, ITZIAR

EGURBIDE ARAGÓN, KEPA

ESEVERRI AZCOITI, CARLOS

ESPARZA GARAYOA, XABIER

EYARALAR AZCONA, MARÍA SOLEDAD

FERNÁNDEZ ESLAVA, BLANCA

FERNÁNDEZ GARCÍA, MARÍA

GABIRONDO JARONES, EDURNE

GARBISU ALBERDI, LEIRE

GARCÍA RODRÍGUEZ, ANTONIO

GARCÍA ZABALA, FERNANDO

GARMENDIA ELICEGUI, MARTA

GIL GIL, TERESA

GONZÁLEZ OSÉS, JESÚS

GURPEGUI OLLOQUI, MÍRIAM

GUTIÉRREZ GONZÁLEZ, ROBERTO

HERNÁNDEZ SALINAS, ALBERTO

IDOATE RODRÍGUEZ, SILVIA

INFANTE SÁNCHEZ, MARTA

ISTÚRIZ MURILLO, AINHOA

ITOIZ MARIÑELARENA, UXUE

JIMÉNEZ DÍEZ, MARINA

LÓPEZ GARCÍA, MARÍA CONCEPCIÓN

MADOTZ EKIZA, NURIA

MARTÍNEZ ESLAVA, CÉSAR

MARTÍNEZ GARCÍA, GONZALO JAVIER

MARTÍNEZ JARRÍN, YOLANDA

MARTÍNEZ MARTÍNEZ, LUCÍA

MENDIZABAL LÓPEZ, URTZI

MIR VALENCIA, ANA ISABEL

MONREAL LESMES, ANA MARÍA

MONTOYA GALAR, CRISTINA

MURUA ORDOZGOITI, MARÍA GORETTI

NAPAL FRAILE, MARÍA

PALACIOS FERRER, MARÍA JULIA

PASCUAL CALVO, ENEKO

PASTOR SOPLÍN, SANTIAGO HILARIÓN

PEÑA ZALBIDEA, SANTIAGO

PIUDO AINCINENA, MARÍA JOSEFA

RABINA DEL RÍO, ENARA

RAMOS BELLO, JOSÉ LUIS

REDÍN PERALTA, MARÍA JESÚS

RUEDA DÍEZ, ALFREDO

RUIZ DE LARRAMENDI FORTÚN, MIRIAM

SAINZ AMILLO, NEIRA

SAN JUAN ELORZ, NATALIA

TORRES DE ESTEBAN, MARÍA DEL MAR

TRIGO LONGARES, LORENA

TURUMBAY MOZO, JAVIER

UGARTE AGUINAGA, ANA ISABEL

UGARTE LARRAZABAL, IKER

UNZU RONCAL, FRANCISCO JAVIER

URDICIAIN BEORTEGUI, SERGIO

URRA SEMINARIO, IBON

VIVANCO RUIZ DE GAUNA, SAIOA

ZUBIETA VERTIZ, AIALA

Baztertuak: inor ez.

-Igoera txanda

Onartuak:

ALFARO PIÑERO, IDOYA

ÁLVAREZ RODRÍGUEZ, SONIA

ARANA MARQUINA, CRISTINA

BERGERANDI ECHEVERRÍA, ALBERTO JOSÉ MIGUEL

ELÓSEGUI IRURTIA, MIGUEL MARÍA

TARAMELLI CARRO, BEATRIZ DOROTEA

Baztertuak:

Deialdiko 2.1.2.c) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

MARTÍNEZ ESLAVA, CÉSAR

Iragarkiaren kodea: F0810622