II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2007ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Ezkarozeko udaletxeko iragarki oholean eta Ezkarozeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ezkarozen, 2007ko abenduaren 20an.-Mankomunitateko burua, Antonio Azcoiti de Andrés.
Iragarkiaren kodea: L0719722