79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren 350/2008 Dekretua

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 23 eta 26. artikuluek diotenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta alkateari edo toki entitateko buruari dagokio hura izendatu eta kargutik kentzea.

Horrenbestez, Lizarrako Udaltzaingoko buruak aurkeztutako idazkia ikusita, eta nireak ditudan eskurantzak erabiliz, Alkatetza honek

Erabaki du:

1. Jesús Ganuza Armendáriz Lizarrako Udaltzaingoko burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Kargu uzteak 2008ko ekainaren 15etik aitzina izanen du eragina.

3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilera arruntean, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Lizarran, 2008ko ekainaren 10ean.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0809259