7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

Urbanizazio proiektuaren onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2007ko abenduaren 19an. Hona haren testu osoa:

Lehendabizikoa.-Behin betikoz onestea ZC-11-12-13 unitateak urbanizatzeko proiektua, konpentsazio batzordeak sustatua, César Fuertes Goñi arkitektoak sinatua eta 2007ko urriaren 4an ikus-onetsia, baita 2007ko urriaren 4an eta 2007ko urriaren 30ean aurkeztu eta ikus-onetsitako eranskinak ere, Udaleko Hirigintza Zerbitzuetako arkitektoak gaiari buruz osaturiko txostenetan adierazten diren zuzenketak barne, eta Jurramendiko Mankomunitatearen 2007ko apirilaren 19ko txosteneko determinazioei lotuz, ebazpen honi atxiki baitzaio; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.3 artikuluko aurreikuspenei jarraituz, lege bereko 134.5 eta 76. artikuluek hara igorrita.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igortzea, behar diren ondorioetarako; hori guztia, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Hirugarrena-Ebazpen hau jakinaraztea konpentsazio batzordearen buruari eta erregistroko jabe ukitu guztiei, eta horren berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen saioan.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen artikuluan xedatutakoa betetzeko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau behin betikoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Andosillan, 2007ko abenduaren 19an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0719625