II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
OLAITZ
Herrilurretako belarren errentamendua
Xedea: Kontzejuko herrilurretako belarren errentamendua (33 hektarea larre).
Esleitzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.
Hasierako prezioa: 1.100 euro urtean.
Errentamendu denbora: 8 urte.
Behin-behineko fidantza: 55 euro.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, enkantea egin aurreko eguneko 20:00ak arte.
Enkantea egiteko eta proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna, ordua eta tokia: Olaizko Kontzejuko bilkura aretoan, jendaurreko ekitaldian; eguna eta ordua Diario de Navarra egunkarian argitaratuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoren.
Espedientearen publizitatea: baldintza-agiria, iragarki eredua eta abarrekoak interesdunen eskura egonen dira Kontzejuko alkatearen etxean.
Olaitzen, 2007ko abenduaren 17an. Alkatea, Santiago Villanueva Gurbindo.
Iragarkiaren kodea: L0719541