I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2735/2007 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren zenbait lanpostu kendu eta lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistra batzuk ikastetxeko lanpostuetara atxikitzen dituena.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zuzendaritzako zuzendariak, azaroaren 9ko 2520/2007 Ebazpenaren bidez, honako hauek onetsi zituen: Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi ikasturteetako ikastetxeen zonifikazioa, Departamentu honen menpeko programa eta ikastetxeetako plantillak 2007/2008 ikasturterako eta lanpostuak kentzeko eta lanpostu ibiltarietako atxikipena eskatzeko prozedurak. Ebazpen hori 2007ko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 30ean.
Arau horren 5. puntuak ezartzen du behin betiko destinoa duten maisu-maistrek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago, edo aurreikusita egon arren murriztua izan bada, beren lanpostu hori kentzea eskatzen ahalko dutela.
Bestalde, aipatu arau horren 7. puntuak xedatzen du maisu-maistrek, baldin eta behin betiko destinoa ikastetxeko lanpostu arrunta badute baina ibiltari izatera pasa bada, hauetako bat hauta dezaketela: lanpostu ibiltari berriari atxikitzea, ikastetxeko antzinatasunari eutsiz ondorio guztietarako, ala bestela, lanpostua kentzea.
Halaber, puntu horretan xedatzen denaren arabera, destinoa ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltarian duten maisu-maistrak, baldin eta lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtzen bada, ofizioz atxikiko dira ikastetxeko lanpostu arrunt berriari.
Ebazpen honen xedea da aipatu ebazpenean xedatutakoaren ondorioz lanpostua kendua edo aldatua duten maisu-maistren zerrenda onestea.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an eman 155/2007 Ebazpenak eskuordetutako eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lanpostua kendu zaien maisu-maistren zerrenda onestea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 9an emandako 2520/2007 Ebazpenean ezarritakoarekin bat. Ebazpen honen I. eranskinean dago zerrenda.
Lanpostuaren kentzeak 2007ko abenduaren 10az geroztiko ondorioak izanen ditu.
2. Lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten maisu-maistren zerrenda onestea. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 9an emandako 2520/2007 Ebazpeneko 7. puntuaren arabera, ikastetxeko lanpostu arrunt berriari atxikita geldituko dira. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean dago.
Lanpostu berriko atxikipenak 2008ko irailaren 1az geroztiko ondorioak izanen ditu.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
5. Ebazpena eta bere eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko abenduaren 20an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA
Lanpostua kendu zaien maisu-maistren zerrenda
Deiturak eta izena: Icarán Olarán, Maider
LEZ: 4412677724A0597
Kendutako lanpostua: Euskara
Ikastetxea: " Azpilagaña" HLHIP
Herria: Iruña
Deiturak eta izena: Valencia García, Encarnación
LEZ: 3342487957A0597
Kendutako lanpostua: Euskara
Ikastetxea: " Azpilagaña" HLHIP
Herria: Iruña
II. ERANSKINA
Ikastetxeko lanpostu arruntari atxikita gelditu diren maisu-maistren zerrenda
Deiturak eta izena: Aguirre Sorozabal, Olatz
LEZ: 7269887802A0597
Lanpostua: Euskara
Ikastetxea: "San Veremundo" HLHIP
Herria: Villatuerta
Deiturak eta izena: Díez Aramburu, Arantza
LEZ: 1524848468A0597
Lanpostua: Gorputz Hezkuntza (euskaraz)
Ikastetxea: HLHIP
Herria: Ituren
Deiturak eta izena: Eguren Etxebarria, Harkaitz
LEZ: 1538964924A0597
Lanpostua: Euskara
Ikastetxea: "Santa Maria" HLHIP
Herria: Los Arcos
Deiturak eta izena: Fraile Sesma, Patricia
LEZ: 7874687102A0597
Lanpostua: Musika, gaztelaniaz.
Ikastetxea: 'Otero de Navascués" HLHIP
Herria: Cintruénigo
Deiturak eta izena: Goñi Rivas, Angel Miguel
LEZ: 1583069346A0597
Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz
Ikastetxea: "San Veremundo" HLHIP
Herria: Villatuerta
Deiturak eta izena: Izurzu Hernández, Yolanda
LEZ: 7268473068A0597
Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz
Ikastetxea: "Santa Maria" HLHIP
Herria: Los Arcos
Deiturak eta izena: Martínez García, M.ª Inmaculada
LEZ: 1652387068A0597
Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz
Ikastetxea: "Virgen del Patrocinio" HLHIP
Herria: Milagro
Deiturak eta izena: Rosagaray Luelmo, M.ª Inmaculada
LEZ: 1584805602A0597
Lanpostua: Musika, gaztelaniaz.
Ikastetxea: "San Salvador" HLHIP
Herria: Oteitza
Deiturak eta izena: Salaverría Loyarte, M.ª Isabel
LEZ: 3343469468A0597
Lanpostua: Ingelesa, euskaraz
Ikastetxea: "Erleta" HLHIP
Herria: Leitza
Deiturak eta izena: Sánchez Romero, M.ª Jesús
LEZ: 1659282102A0597
Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz
Ikastetxea: "Virgen de la Cerca" HLHIP.
Herria: Andosilla
Deiturak eta izena: Temprano Valerdi, M.ª Cristina
LEZ: 3342610124A0597
Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz
Ikastetxea: "San Salvador" HLHIP
Herria: Oteitza
Deiturak eta izena: Tirapu Zoco, Igor
LEZ: 7268150513A0597
Lanpostua: Gorputz Hezkuntza (euskaraz)
Ikastetxea: "Julián Gayarre" HLHIP
Herria: Erronkari
Iragarkiaren kodea: F0719805