7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

SAN ADRIAN

Jarduerarako lizentzia

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Reciclajes del Ebro, S.L. Jarduera: eraikuntza eta eraispen lanetako hondakinak tratatzea eta kudeatzea. Tokia: La Cantera alderdia, 3. poligonoa, 1673, 1674 eta 1675. lurzatiak.

San Adrianen, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0719166