II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TAFALLA
HAPOko aldaketa UC-70 unitatean (24. poligonoko 82. lurzatia). Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2007ko azaroaren 27ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko antolamendu xehakatuaren determinazioak aldatzea UC-70 unitatean (24. poligonoko 82. lurzatia). Aldaketaren sustatzailea El Caserío, S.A. da
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Argitaratutako egintza horren aurka errekurtso hauek jartzen ahal dira:
-Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita.
-Administraziorekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
1.-Arau orokorrak.
Mugaketa: Kudeaketa planoetan UC-70 izendatutako lurrak dira.
Hirigintzako helburuak: Lehendik dauden erabilerak eta eraikuntzak finkatzea eta horiek zaindu, egokitu edo ordezteko determinazioak ezartzea.
Sailkapena: Hiri lurzoru finkatua.
Kalifikazioa: Bizilekua (ikus beste determinazio batzuk)
Baimendutako jarduketa motak: Egungo erabilerak eta eraikuntzak zaintzea, egokitzea eta ordeztea.
2.-Eraikinen baldintzak.
Eraikuntza baldintzatzen duten parametroak, ondorio guztietarako, egungo eraikinak definitzen dituztenak izanen dira. Egungo industria eraikinen ordez beste batzuk egin ahal izanen dira, eraikin mugakideen parametro berberekin.
3.-Erabilerari buruzko baldintzak.
Erabilerei buruzko ordenantza orokorraren aplikaziotik ateratzen direnak.
4.-Kudeaketaren baldintzak.
Lurzati bakoitza unitate bat da, baimendutako jarduketei dagokienez. Jarduketak egin ahal izateko lizentzia eskuratu beharko da, obra proiektua aurkeztuta.
5.-Beste determinazio batzuk.
Industria erabileren ordez bestelakoak jartzekotan, baldintza hauek kontuan hartu beharko dira:
-Eraikinek mugakideen garaiera bera izanen dute, eta iparraldeko fatxadan atiko atzeraemana izanen dute.
-Eskaileren azpian dagoen lurpeko biltegia kenduko da, eta Panueva kaleko zoladura berrituko da, ibilgailuen zirkulaziorako bi erreien jarraitutasuna bermatuz.
-Perimetroko espaloia desegin eta espaloi berria jarriko da orube osoan, Udalak adierazten dituen neurri eta materialekin.
Tafallan, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L0719609