7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko aldaketa xehakatua, U.I. XX/Z-3 unitateari (S.D.C. Echavacoiz) dagokiona. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 21-DIC-07 (7/CU)

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako letratuaren 2007ko azaroaren 14ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko aldaketa xehakatua, U.I.XX/Z-3 unitateari (S.D.C. Echavacoiz) dagokiona. Aldaketa ekarri du Z-3 unitateko erabilera xehakatuan, Echavacoiz kirol eta kultura elkartearen lur guztiak kirol ekipamendu publikorako izatetik kirol ekipamendu pribaturako izatera iragan baitira.

2. Proiektua jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan."

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0719926