7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

2008ko zerga, tasa eta prezio publikoetako tarifa, indize eta portzentajeak

Otsagabiko Udalak, 2007ko abenduaren 12an egin bilkuran, 2008ko tasa, tarifa, indize eta portzentajeak onestea erabaki zuen, zerga, tasa eta prezio publikoei aplikatuko baitzaizkie.

Hona hemen:

A.-Zergak:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,26.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,70.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,25.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,20.

-Lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan denbora-tarte bakoitzerako biztanleria-tartearen arabera ezarritako gutxieneko portzentajeak, eta %10ko karga-tasa.

B.-Tasak eta prezio publikoak:

-Ur hornidura:

-Kuota finkoa: 6,01 euro.

-Kontsumoa: 0,47 euro/metro kubikoa.

-Estolderia tasa: 9 euro.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

-Mahaiak eta terrazak: 40 euro/denboraldia.

-Saltokia, ibilgailuan: euro bat eguneko.

-Saltokiak. 10 euro eguneko.

-Feriako barrakak: 15 euro eguneko.

-Elektrikoak: Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako

tarifak, eta kudeaketa, berriz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoa.

-Frontoiko argiak: 2 euro orduko.

Prezio horiei BEZa erantsiko zaie, hala behar denean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0719671