I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, 2007ko abenduaren 17koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Narbarteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Irailaren 3ko 96/2007 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 2ko 29/2007 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Narbarteko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Itziar Iriarte Aguirre, Manuel Irungaray Alemán, José María Iriarte Arretxea, Enrique Oteiza Iriarte eta Francisco Javier Arretxea Aguirre jaun-andreak Narbarteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Erabaki hau Narbarteko Kontzejuari jakinaraztea.
Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0719506