II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BIURRUN-OLKOTZ
2008ko zerga-tasen onespena
Udalak, 2007ko azaroaren 29ko bilkuran, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tasak onetsi ditu, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz; hona hemen:
-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,5 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %15,46. Igoerak finkatzeko portzentaje hauek erabiliko dira:
-5 urtera arte: %2,88.
-10 urtera arte: %2,68.
-15 urtera arte: %2,27.
-20 urtera arte: %2,27.
Biurrunen, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, Jesús Astrain Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L0719308