II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ITZA
2008ko karga-tasak
Itzako Udalak, 2007ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa hauek finkatu zituen 2008ko ekitaldirako:
2008ko karga-tasak
1.-Lurraren gaineko kontribuzioa: hirilurrekoa eta landalurrekoa.
2.-JEZ edo lizentzia fiskala.
3.-EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga).
4.-Plusbalioaren gaineko zerga.
Eta gaia eztabaidatu ondoren, 2008ko ekitaldirako tasa hauek finkatzea erabaki da:
1.-Lurraren gaineko kontribuzioa:
-Hirilurra: %0,154ko karga-tasa.
-Landalurra: %0,65eko karga-tasa.
2.-JEZ edo lizentzia fiskala: 1 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.
3.-EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga).
-Karga-tasa, %3.
4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.
-Aplikatu beharreko koefizienteak:
Batetik bortz urte arteko aldia: 2,2ko portzentajea urtean.
Hamar urte arte: 2,1eko portzentajea urtean.
Hamabortz urte arte: 2,0ko portzentajea urtean.
Hogei urte arte: 2,0ko portzentajea urtean.
-Karga tasa, %8.
5.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Itzan, 2007ko azaroaren 27an.-Alkatea, Socorro Pérez Ollo.
Iragarkiaren kodea: L0719466