7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDAS

Ordenantza fiskalen hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2007ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko ordenantza hauek:

1.-Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean zerbitzuen enpresa ustiatzaileek herritar guztiendako edo ugarirendako egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

2.-Ordenantza fiskala, herriko 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzua emateko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 30 eguneko epearen barrenean, herritarrek edo bidezko interesa dutenek, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondotik, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Arguedasen, 2007ko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0719399