I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, 2007ko abenduaren 17koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Aribeko Udaleko udalburu kudeatzailea izendatzen duena.
Aribeko herria kontzeju irekiaren bidez antolaturik dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 32. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoarekin bat.
Udal hauteskundeetan Aribeko Udalaren barrutian hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zenez, bidezkoa da udalburu-kudeatzailea izendatzea, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179., 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Teodoro Barrio Laurenz jauna Aribeko Udaleko udalburu kudeatzailea izendatzea.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Erabaki hau Aribeko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0719501