7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

809/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan 2007 eta 2008rako emanen diren dirulaguntzen prozedura ebazten duena, garapenerako hezkuntza proiektuen modalitatean.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako irailaren 21eko 223/2007 Foru Aginduaren bidez, garapenerako hezkuntza proiektuak egiteko 2007 eta 2008ko dirulaguntzen deialdia egin zen. Deialdiaren 3., 4. eta 8. oinarrietan deialdian parte hartzeko baldintzak eta eskabideen balorazioan kontuan hartu beharreko elementuak ezarri ziren; eta hori guztia Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearekin bat.

Garapenerako hezkuntza proiektuak egiteko dirulaguntzetarako eskariak ikusirik, eta horiek zein egunetan aurkeztu diren kontuan harturik.

Dagozkion espediente administratiboak azterturik eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak horiei buruz aurkeztutako proposamen txostena ikusirik.

Ikusirik Ogasunak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako eskaera hauek ez onartzea:

-Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkartea, "Mugarik gabeko ingeniaritzaren XV. topaketa nazionala, giza garapen, energia eta komunikaziorako teknologian prestatu eta teknologia hori hedatzeko" izeneko proiektua finantzatzeko (291/07 espedientea).

-Solidaridad con el Tercer Mundo (SOTERMUN) erakundea, "Hegoalderanzko begirada bat" izeneko proiektua finantzatzeko (328/07 espedientea).

Bi kasuetan proiektuaren helburua ez dator bat deialdiaren helburuarekin, prestakuntza proiektuak baitira, eta, beraz, ez da betetzen ez deialdiaren 1. araua ez 4. arauko a) atala.

-Solidaridad para el Desarrollo y la Paz (SODEPAZ) erakundea, "MANOMIYA: mundua jolasaren bidez ezagutu eta interpretatzea" izeneko proiektua finantzatzeko (333/07 espedientea), sentsibilizazio ekintza gisa eskatu baita eta hori beste deialdi bati baitagokio; horren ondorioz, ez da betetzen ez deialdiaren 1. araua ez 4. arauko a) atala.

2. Ondoko eskaerak ezestea, zortzigarren arauko 1. eta 2. ataletan ezarritako puntuaziora ez iristeagatik:

294/07 espedientea, Fundación CUME para el Desarrollo de Culturas y Pueblos izeneko erakundearena, "Nafarroa iratzarri" izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 454 puntu).

302/07 espedientea, Aldea Alternativa Desarrollo erakundearena, "Herri indigenak Hego Amerikan, ezagutza eta gaur egungo egoera" izeneko proiektua finantzatzeko. (Puntuazioa: 480 puntu).

3. Ondoko dirulaguntzak ematea balorazio positiboa izan dutelako 8. arauarekin bat, eta 512.431 euroko gastua onestea, dirulaguntzak finantzatzeko 223/2007 Foru Aginduaren bidez baimendu baita; 119.885 euro 2007ko ekitaldirako dira eta diru hori 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000- 91200-4819-143102 kontusailekoa da, eta 392.546 euro 2008ko ekitaldirako.

289/07 espedientea, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen federazio koordinatzailearena (IFK: G-3163089-0), "2007-2008ko hezkuntza aholkularitza" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 714,8 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 9.867,00 euro, eta 2008. urtean: 60.015,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 7.907,00 euro, eta 2008. urterako: 47.964,00 euro.

290/07 espedientea, Unicef Fundazioaren Espainiako Batzordearena (IFK: G-8445108-7), "Elkartu Unicefekin Nafarroan" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 590 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 38.408,00 euro, eta 2008. urtean: 38.808,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 22.389,00 euro, eta 2008. urterako: 28.883,00 euro.

292/07 espedientea, Círculo Solidario de Navarra erakundearena (IFK: G-3164161-6), "Mundua ikusteko modu desberdinak. Beste begirada batzuk Garapenerako Hezkuntzaren bitartez" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 642 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 3.713,00 euro, eta 2008. urtean: 20.745,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 2.898,00 euro, eta 2008. urterako: 16.610,00 euro.

295/07 espedientea, Haur eta gazteen aldeko Izan elkartearena (IFK: G-0114325-4), "Ez zaitez kontsumitu" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 570 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 1.000,00 euro, eta 2008. urtean: 28.023,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 0,00 euro, eta 2008. urterako: 22.544,00 euro.

301/07 espedientea, Instituto Sindical Cooperación Desarrollo (ISCOD) erakundearena (IFK: G-79436481), "Zortzi helburu, zortzi balio" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 709 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 0,00 euro, eta 2008. urtean: 75.969,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 0.00 euro, eta 2008. urterako: 56.799,00 euro.

303/07 espedientea, Servicio Tercer Mundo (SETEM Nafarroa) erakundearena (IFK: G-3142904-6), "Garapenerako hezkuntzaren zikloa. Hegoaldeari lagundu eta harengandik ikasi" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 689 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 2.111,00 euro, eta 2008. urtean: 55.500,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 1.791,00 euro, eta 2008. urterako: 22.175,00 euro.

304/07 espedientea, Organización de Cooperación y Solidaridad Internacional (OCSI) erakundearena (IFK: G-7852297-6), "Balioetan hezi: gelako erronka bat" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 545 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 0,00 euro, eta 2008. urtean: 21.517,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 0,00 euro, eta 2008. urterako: 17.221,00 euro.

323/07 espedientea, Rode Fundazioarena (IFK: G-3113728-4), "Haiek hazten dira. Denok hazten gara. Garapena eta herritartasun globala" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 737 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 30.731,00 euro, eta 2008. urtean: 61.910,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 24.586,00 euro, eta 2008. urterako: 47.090,00 euro.

329/07 espedientea, Asamblea de Cooperación por la Paz erakundearena (IFK: G-8017684-5), "Bakerako eta garapenerako eskolak" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 660 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 5.002,00 euro, eta 2008. urtean: 39.076,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 4.024,00 euro, eta 2008. urterako: 31.160,00 euro.

336/07 espedientea, Agrupación Comunicación, Educación y NTIC erakundearena, Hirugarren Mundua ta Bakea Elkarteak (PTM-Mundubat) ordezkatua, "GHrako programazio pedagogikoa eta elkartasuna kultura digitalaren aroan. IKTBek hezkuntzan dituzten aplikazioak" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 797 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2007. urtean: 73.325,00 euro, eta 2008. urtean: 134.170,00 euro. 2007rako dirulaguntza: 56.290,00 euro, eta 2008. urterako: 102.100,00 euro.

4. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta aurreko atalean aipatutako erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak sinatzeko proposamena egitea, dirulaguntzak ekitaldi ekonomiko bakoitzean aplikatzerakoan zenbait alderdi zehazteko.

5. Kontabilitate zentroari eskatzea aipatu diren entitateei ondoko zenbatekoak ordaintzeko, dirulaguntzaren aurrerakin gisa, aurreko atalean aipatutako hitzarmenak sinatu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren, 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000-91200-4819- 143102 kontusailaren bitartez:

289/07 espedientea, Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen federazio koordinatzailearena (IFK: G-3163089-0), "2007-2008ko hezkuntza aholkularitza" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 7.907,00 euro.

290/07 espedientea, Unicef Fundazioaren Espainiako Batzordearena (IFK: G-8445108-7), "Elkartu Unicefekin Nafarroan" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 22.389,00 euro.

292/07 espedientea, Círculo Solidario de Navarra erakundearena (IFK: G-3164161-6), "Mundua ikusteko modu desberdinak. Beste begirada batzuk Garapenerako Hezkuntzaren bitartez" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 2.898,00 euro.

303/07 espedientea, Servicio Tercer Mundo (SETEM Nafarroa) erakundearena (IFK: G-3142904-6), "Garapenerako hezkuntzaren zikloa. Hegoaldeari lagundu eta harengandik ikasi" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 1.791,00 euro.

323/07 espedientea, Rode Fundazioarena (IFK: G-3113728-4), "Haiek hazten dira. Denok hazten gara. Garapena eta herritartasun globala" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 24.586,00 euro.

329/07 espedientea, Asamblea de Cooperación por la Paz erakundearena (IFK: G-8017684-5), "Bakerako eta garapenerako eskolak" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 4.024,00 euro.

336/07 espedientea, Agrupación Comunicación, Educación y NTIC erakundearena, Hirugarren Mundua ta Bakea Elkarteak (PTM-Mundubat) ordezkatua, "GHrako programazio pedagogikoa eta elkartasuna kultura digitalaren aroan. IKTBek hezkuntzan dituzten aplikazioak" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Dirulaguntzaren aurrerakina: 56.290,00 euro.

6. 487.569 euro ordaintzeko baimena kentzea; horietatik 380.115 euro 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000-91200-4819-143102 kontusailari dagozkio, eta 107.454 euro 2008ko aurrekontuari.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta entitate interesdunei eta Kontabilitate Zentroari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ez duela administrazio bidea agortzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 10ean.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0719495