7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

IRURTZUN

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Ibilgailu abandonatuen gainean, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluak agintzen dituen errekerimendua eta jakinarazpenak egin ahal izan ez direnez, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, horiek ematen dira argitara BOLETIN OFICIALean:

Jabea: Amezcua Arrebola, Fernando. Matrikula: NA-4228-O.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean eremu publikotik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Irurtzunen, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, Juan Jose Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L0719293