7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

4059/2007 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko hiru lanpostu huts (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 3330/2007 Ebazpenaren bidez, Unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko hiru lanpostu huts (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2007ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 7an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko hiru lanpostu huts (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 24an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.c) atalean eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

ZURBANO SAENZ, MARIA JESUS

Iragarkiaren kodea: F0719866