7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 20ko bilkura berezian, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"1. Hasiera batez onestea San Adriango 1. poligonoko 47, 254, 253, 46, 43 eta 44. lurzatien xehetasun azterlana, Edificaciones Sergado, S.L.k sustatua, Jesús María Salvador Salvador jaunak prestatua, eta EHAEOk 2007/11/6an ikus-onetsia.

Aipatu katastro lurzatien lerrokadurak eta bolumenak zehazteko prestatu da azterlana, zeinaren bidez 914,49 m²-ko azalerako orubea geldituko baita, eta ezaugarriak, ondokoak: eraikigarritasuna: 914,49 m² beheko solairuan; 979,28 m² lehenengo eta bigarren solairuetan; atikoan, berriz, 524,52 m². Hortaz, hala Arau Subsidiarioetan nola tramite bideetan dagoen Udal Plan Orokorrean zehaztutakoa baino pixka bat txikiagoa izanen da aprobetxamendua.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.-Erabaki honen xedapen zatia argitara dadin agintzea bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bai Diario de Navarra egunkarian, bai Udalaren iragarki oholean, behar diren ondorioetarako."

Argitara ematen da gaiari buruz indarra duen legeria betez.

San Adrianen, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0800098