II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
EGUESIBAR
Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR-2 unitateko Insula-1en xehetasun azterlanaren aldaketaren behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2007ko azaroaren 29ko bilkuran, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR-2 unitateko Insula-1en xehetasun azterlana behin betikoz onestea erabaki zuen, Recambio, S.L. enpresak sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Eguesen (Eguesibar), 2007ko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L0719577