7. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Alkatetzaren ebazpena

Ikusirik Artikako "Mogotes" sektoreko T-1 lurzatia birzatitzeko proiektuari dagokion dokumentazio teknikoa, Héctor Nagore Sorabillak sustatu baitu Artikako "Mogotes" sektoreko konpentsazio batzordea ordezkatuz.

Aintzat izanik Udaleko zerbitzu teknikoek horri buruz prestatutako txostena.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta abenduaren 16ko 57/2003 Legeak eman dion idazketaren ariora Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

Ebatzi dut:

1.-Hasiera batean onestea Artikako "Mogotes" sektoreko T-1 lurzatia birzatitzeko proiektuaren aldaketa, Héctor Nagore Sorabillak sustatu baitu Artikako "Mogotes" sektoreko konpentsazio batzordea ordezkatuz.

2.-Onetsitako birzatiketa proiektua jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie Artikako Kontzejuko buruari eta jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesdunei.

Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2007ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0719786