69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Narbarteko UA-N7 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2008ko maiatzaren 9n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onestea erabaki zuen Bertizaranako Udal Planeko Narbarteko UA-N7 unitatea garatzeko urbanizazio proiektua, espedientean jasotako txostenetan adierazitako determinazioekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 134. artikuluan lege testu beraren 74 eta 76. artikuluei dagokienez ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Bertizaranan, 2008ko maiatzaren 14an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0808136