69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko 4. sektoreko UA-4.2 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2008ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko 4. sektoreko UA-4.2 unitatea birzatitzeko proiektuari dagokion espedientea, Rodolfo Jareño Zuazu abokatuak eta Luis Uhalte Sevilla eta José Luis Salinas Garín arkitektoek prestatua eta Artaxoako Udal Planeko 4. sektoreko UA-4.2 unitateko konpentsazio batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 150. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, egokiak juzgatzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2008ko maiatzaren 6an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0807182