69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

Andosillako Udal Planaren ZE-03 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Hasierako onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko maiatzaren 12an, 093/2008 Ebazpena eman zuen, Andosillako Udal Planaren ZE-03 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak hasiera batean onesten dituena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Andosillako Udalean interesdunen eskura dagoen espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko.

Andosillan, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0807505