69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

USKARTZE

2008ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uskartzeko Kontzejuak, 2008ko maiatzaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuaren idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia ondokoei jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikulua; Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legearen 271. artikulua, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uskartzen, 2008ko maiatzaren 16an.-Kontzejuko burua, Gerson González Nagore.

Iragarkiaren kodea: L0807723