69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Comptos Ganberako auditoretzako teknikari izateko hiru lanpostu huts (txanda irekiko bi eta igoera txandako bat) oposizio bidez betetzeko deialdia, 2007ko 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 31koan argitaratua. Izendapen proposamena

Nafarroako Comptos Ganberako lehendakariaren 2007ko abuztuaren 10eko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Comptos Ganberako auditoretzako teknikari izateko hiru lanpostu huts, bi txanda irekikoak eta bat igoera txandakoa, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko abuztuaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (108. zk.) eta 2007ko abuztuaren 31ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (7. zk.) argitaratu zen. Deialdia bukatuta, eta haren 7.2 arauan ezarritakoa betetzeko, epaimahaiak ondoko erabaki hauek jakinarazten ditu:

Lehena.-Nafarroako Comptos Ganberako auditoretzako teknikari izateko hiru lanpostu huts, bi txanda irekikoak eta bat igoera txandakoa, betetzeko oposizioa gainditu dutenen zerrendak onestea. Hona hemen:

-Txanda irekia-gaztelania:

1.-Moreno Orduña, Karen: 90,25 puntu.

2.-Aurrecoechea Gutiérrez, Miguel Angel: 71,50 puntu.

-Txanda irekia-euskara:

1.-Rodríguez Jiménez, Ainara: 66,00 puntu.

Bigarrena.-Igoera txandako lanpostua bete gabe gelditu denez, txanda irekiko lanpostuetara gehituko da.

Hirugarrena.-Karen Moreno Orduña eta Miguel Angel Aurrecoechea Gutiérrez (txanda irekian) eta Ainara Rodríguez Jiménez (txanda irekian, euskararekin) Nafarroako Kontuen Ganbarako auditoretzako teknikari izendatzeko proposamena igortzea erakunde horretako lehendakariari, aipatutako txandetan puntuaziorik altuena lortu duten izangaiak izan baitira.

Argitara ematen da aipatutako arauan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 20an.-Epaimahaiburua, Jesús Muruzabal Lerga.

Iragarkiaren kodea: F0807977