69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONEZTEBE

Kreditu aldaketa 2008ko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2008ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2008ko aurrekontu orokorreko kreditu aldaketari buruzko 1, 2 eta 3. espedienteak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa bete dadin, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek Udalaren Idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2008ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: L0807238