69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Laborategiko teknikari espezialisten zerrenda osatzeko

Deialdia, laborategiko teknikari espezialisten lanpostuak, hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazio bidez, betetzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Iruñeko Udalaren Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2008ko maiatzaren 7an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.-Deialdia egin da hautaproben bidez laborategiko teknikari espezialisten lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da, zerrendako aldi baterako langileen kontratazioa egin aitzin, laborategiko teknikari espezialisten lanpostuan lan kontratupeko langile finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den lagunik ba ote den; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Nazionalitatez espainiarra eta adinez nagusi izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinik ez izatea.

b) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, Osasun Adarra-Laborategiko espezialitatean, Diagnostiko Klinikoko Laborategian goi mailako teknikaria, edo balio berekoa, edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

c) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren baliabideen bidez.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bertzenaz, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako titulazioaren eta Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute izangaiek.

3.2. Elbarritasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.-Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Lehendakaritza Alorrak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda emanen du aditzera Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Udaletxearen atzeko aldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.-Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritza Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean edukiko da jendaurrean, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Kontrataziorako dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertuta, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7.-Epaimahaia.

7.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Iribas Sanchez de Boado, Lehendakaritza, Hezkuntza eta Gazteriako zinegotzi delegatua, edo berak aukeratzen duen ordezkaria.

Mahaikidea: Desiderio Alvarez Marques, Garapen Iraunkorreko Alorreko mikrobiologoa.

Mahaikidea: Iñaki Etxarri López, Garapen Iraunkorreko Alorreko botikaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: José María Lainez Gabari, Garapen Iraunkorreko Alorreko botikaria.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lehendakaritza Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.-Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean finkatuko dira probak egiteko tokia, eguna eta ordua.

8.2. Proba teoriko edo/eta praktiko baten edo batzuen bidez eginen da hautaketa, deialdiko II. eranskinean bildutako gai zerrendarekin lotutakoak betiere.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

8.3. Ariketaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia, hau da, 25 puntu gutxienez, lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

8.4. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

8.5. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

9.-Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean edukiko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritza Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

9.2. Gainditu duten izangaiei Iruñeko Udalean gertatzen diren premien ariora eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

9.4. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 7an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Izena:

Adinez nagusia:

N.A.N./Nortasun agiria:

Jaioteguna [eguna/hilabetea/urtea]:

Non sortua [udalerria/probintzia]:

Nazionalitatea:

Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, solairua):

Posta kodea/herria:

Telefonoa:

Sakelako telefonoa:

Honako hau azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik (bertze orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

Eskatzen dut:

Onartua izatea Iruñeko Udalaren zerbitzuan laborategiko teknikari espezialisten lanpostuak, hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazio bidez, betetzeko zerrenda osatzeko deialdian (......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...... egunean argitaratua).

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 7-9, 31001-Iruña).

Iruñean, 200...ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. zatia.-Kimika.

1.1.-Analisi grabimetrikoa: oinarri teorikoak; eragiketa orokorrak. Aplikazioak, elikagaien azterketan.

1.2.-Analisi bolumetrikoa: oinarri teorikoak; eragiketa orokorrak. Azido-base bolumetriak; adierazlea hautatzea. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.3.-Analisi bolumetrikoa: prezipitazioko bolumetriak, konplexuen formazioko bolumetriak, redox bolumetriak. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.4.-Turbidimetria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan. Errefraktometria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.5.-Absortzioko espektrofotometria UV-ikusgarria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1,6.-Absortzio atomikoko espektrofotometria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.7.-Konduktimetria: oinarri teorikoak. Aplikazioak, uraren azterketan. Potentziometria: oinarri teorikoak. Aplikazioak, uraren azterketan.

1.8.-Kromatografia: oinarri teorikoak. Kromatografia paperean, kromatografia geruza mehean, kromatografia zutabean. Aplikazioak, elikagaien azterketan.

1.9.-Presio handiko isurkinen kromatografia (HPLC): oinarri teorikoak; tresnak; zutabe motak; detektore motak. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.10.-Gasen kromatografia: oinarri teorikoak; tresnak; zutabe motak; detektore motak. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

2. zatia.-Mikrobiologia.

2.1.-Materialen eta laginen erabilera Mikrobiologiako laborategian. Esterilizazio bideak (beroa, iragazpena,erradiazioa); aplikazioak.

2.2.-Hazkuntzarako baliabideen prestakuntza. Erabili beharreko sistemak. Baliabide orokorrak, aberasteko baliabideak, baliabide hautakorrak, baliabide bereizgariak. Oinarriak eta adibideak.

2.3.-Uretako mikroorganismoen zenbaketa. Mintz bidez iragazteko bidea. Hazkuntza anaerobiosian.

2.4.-Elikagaietako mikcroorganismoen zenbaketa. Laginaren prestakuntza. Diluazioen prestakuntza. Hazkuntza anaerobiosian.

2.5.-Bakterien isolamendua eta identifikazioa. Plakan eta hobian ereiteko metodoak. Erreakzio biokimikoen bidezko identifikazioaren oinarri orokorrak.

2.6.-Uraren mikrobiologia: aerobioak, koliformeak eta Escherichia Coli-ak zenbatzeko metodoak.

2.7.-Uraren mikrobiologia: enterokokoak, Clostridium perfringens-ak eta pseudomonas aeruginosak zenbatzeko metodoak.

2.8.-Elikagaien mikrobiologia: aerobio mesofiloak, enterobakteriazeak, koliformeak eta Escherichia Coli-ak zenbatzeko metodoak.

2.9.-Elikagaien mikrobiologia: Staphylococcus aureus-ak, klostridio sulfitoerreduktoreak, lizunak eta legamiak.

2.10.-Elikagaien mikrobiologia: E. coli, Staphylococcus aureus, Listeria monocytogenes eta Salmonella sp-en ausentzia/presentzia ikertzeko metodoak.

Iragarkiaren kodea: L0807385