69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LERIN

Plantilla organikoaren aldaketa. Akats zuzenketa

Leringo Udalak, 2008ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, 2008ko plantilla organikoa aldatzea erabaki zuen, idazkariaren %35eko osagarri "pertsonala" kendu eta lanpostuko %35eko osagarria onetsita, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Lerinen, 2008ko apirilaren 22an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti.

Iragarkiaren kodea: L0807332