69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra.-2008ko maiatzaren 6ko arratsaldean alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako lehen alkateorde Patxi Irizar Jáureguiren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Tafallan, 2008ko maiatzaren 6an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0807419