69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko zuzenbideko 5 lizentziadun lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena eta lanpostuen esleipena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko maiatzaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

(7/PR)

Iruñeko Udalaren zerbitzuko zuzenbideko 5 lizentziadun lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2007ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 19an. Ikusirik deialdiko epaimahaiak egin duen proposamena, erabaki da:

1.-Honako hauek zuzenbideko lizentziadun izendatzea: Begoña García Revuelto, 100505-5 lanpostua esleiturik, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikia baitago; Rebeca Sánchez Ruiz, 100505-1 lanpostua esleiturik, Toki Ogasuneko Alorrari atxikia baitago; Francisco Javier Vázquez Matilla, 100505-2 lanpostua esleiturik, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrari atxikia baitago; eta Carmen Martínez Arcelus, 100505-7 lanpostua esleiturik, Gerentziari atxikia baitago.

2.-Izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, erabaki hau jakinarazten den egunetik aitzina.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 13an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0807838