69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu zen espedientea, lege hori aldatzen duen 15/2002 Foru Legean onetsi zen testu berriak dioenaren arabera; kontuan hartuz jendaurreko epean ez dela inolako erreklamaziorik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, osorik argitaratzen da ordenantza horren testua, hamabost egun baliodun geroago indarra hartuko duena.

Zangozan, 2008ko maiatzaren 9an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETA

Aldatu diren artikuluak: 2. artikulua, 3. artikulua, 5. artikulua, 13. artikulua, 15. artikulua eta eranskina.

Hona artikulu horien testu berri osoa:

Zergapeko egintza.

2. artikulua.

1. Hona hemen ordenantza fiskal honetako zergapeko egintza:

a) Eraikin eta orubeetan trakzio mekanikoa duten ibilgailuak espaloietan eta oinezkoen eremu publikoetan barna (pasabideak edo ibilgailuendako sarbideak) sartu eta ateratzea.

b) Tokia erreserbatzea hainbat erabileratarako, noizean behinkako premiak direla eta.

2. Obra lizentziaren tasaren gaineko ordenantzari, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari eta bateragarriak diren bestelako ordainarazpenei jarraikiz ordaindu behar direnetatik aparte daude ordenantza honetako tasagatik likidatzen diren eskubideak.

3. artikulua. Definizioak, ordenantza honi dagokionez:

1. Pasabideak: gau eta egunekoak nahiz ordutegi mugatukoak izan daitezke.

a) Gau eta eguneko pasabideetan ibilgailuak eguneko 24 orduetan iragaten ahalko dira, eta, hortaz, besterik gabe debeku izanen da haien aitzinean aparkatzea, non ez diren ibilgailuak pasabidearen titularrarenak eta ez duten pasabidearen helbidea.

b) Ordutegi mugatuko pasabideetan, Udalak zenbat denboratan utzi nahi duen, bitarte horretan iragaten ahalko dira ibilgailuak, eta ordutegi horren barrenean debeku izanen da haren aitzinean aparkatzea, non ez diren ibilgailuak pasabidearen titularrarenak eta ez duten pasabidearen helbidea.

c) Pasabide guztiek, gau eta egunekoak nahiz ordutegi mugatukoak izan, bereizgarriak edo plakak izanen dituzte. Haien eredua Udalak emanen du, eta xedea izanen dute ibilgailuak aparkatzea galaraztea berariaz seinalatutako aldean. Beraz, plakak Udalaren bulegoetan eskuratuko dira.

Karga-oinarriak

5. artikulua. Honakoak dira karga-oinarriak:

1. Ibilgailuek sarbidea edo pasabidea izan dezaten:

a) Sarbidea, ate aitzinean toki bat erreserbatu beharrik gabe, ibilgailuek biraketa egin dezaten.

-Fatxada espaloiarekin edo oinezkoen eremu publikoarekin lerrokatua duten eraikinetako garajeko ateak: pasabidea edo ibilgailuen sarbidea non ezarri gogo den, haren luzera, metrotan adierazia, da karga-oinarria, salbu atearen ezaugarriak direla-eta sartzeko prestatu den eremua txikiagoa dela frogatuz gero.

-Espaloiaren edo oinezkoen eremu publikoaren lerrokaduratik atzera eramanda dauden eraikinetako garajeko ateak: zenbat metrotan kendu den espaloiaren koska, luzera hori izanen da karga-oinarria; ez bada koskarik kendu, 3 metroko luzera izanen da karga-oinarria.

b) Sarbidea, ate aitzinean toki bat erreserbatu beharra izanik, ibilgailuek biraketa egin dezaten.

-Fatxada espaloiarekin edo oinezkoen eremu publikoarekin lerrokatua duten eraikinetako garajeko ateak: non kokatuko den pasabidea edo ibilgailuen sarbidea, haren luzera, metrotan adierazia.

-Espaloiaren edo oinezkoen eremu publikoaren lerrokaduratik atzera eramanda dauden eraikinetako garajeko ateak: zenbat metrotan kendu den espaloiaren koska, haren luzera, metrotan adierazia; ez bada koskarik kendu, 3 metroko luzera izanen da karga-oinarria.

-Atearen parean ibilgailuek sartzean nahiz ateratzean biraketa egin dezaten erreserbatu behar den espazioaren luzera, metrotan adierazia.

2. Noizbehinkako premiak direla-eta, haietarako hartutako espazioa, metrotan adierazia.

13. artikulua.

Honelakoetan ez da pasabiderako lizentziarik emanen:

a) Ibilgailuek berdegune bat zeharkatu behar dutenean.

b) Ibilgailuek 30 metrotik gorako tartean oinezkoen eremua edo espaloia zeharkatu behar dutenean.

c) Espaloia zeharka gurutzatu behar denean.

15. artikulua.

1. Pasabiderako lizentzia eskuratzeko ez da lokalaren gutxieneko azalerarik eskatuko, ezta gutxieneko ibilgailu kopururik ere.

2. Lizentzia honen eskabidean sarbidearen zabalera zehaztea da ezinbesteko baldintza bakarra.

TARIFEN ERANSKINA

Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta ateratzea:

1. Gau eta eguneko pasabideak:

Garaje mota:

a. Sarbidea, ate aitzinean tokia erreserbatu beharrik gabe, ibilgailuek biraketa egin dezaten.

-Aparkatzeko 5 toki bitarteko garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 30,50 euroko tarifa.

-6-10 tokiko garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 38,00 euroko tarifa.

-11-50 tokiko garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 53,25 euroko tarifa.

-50 tokitik gorako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 117,00 euroko tarifa.

b. Sarbidea, ate aitzinean tokia erreserbatu beharra izanik, ibilgailuek biraketa egin dezaten.

-5 toki bitarteko garajeak:

.Pasabidearen metro bakoitzeko: 30,50 euroko tarifa, urtean.

.Ibilgailuak sartu eta ateratzeko erreserbatutako eremuaren metro bakoitzeko: urteko tarifa, 15,25 euro.

-6-10 tokiko garajeak:

.Pasabidearen metro bakoitzeko: 38,00 euroko tarifa, urtean.

.Ibilgailuak sartu eta ateratzeko erreserbatutako eremuaren metro bakoitzeko: urteko tarifa, 19,00 euro.

-11-50 tokiko garajeak:

.Pasabidearen metro bakoitzeko: 53,25 euroko tarifa, urtean.

.Ibilgailuak sartu eta ateratzeko erreserbatutako eremuaren metro bakoitzeko: urteko tarifa, 26,75 euro.

-50 tokitik gorako garajeak:

.Pasabidearen metro bakoitzeko: 117,00 euroko tarifa, urtean.

.Ibilgailuak sartu eta ateratzeko erreserbatutako eremuaren metro bakoitzeko: urteko tarifa, 58,55 euro.

Metrotik beherako espazioen tasa zuzenki proportzionala izanen da haien luzerarekin.

2. Ordutegi mugatuko pasabideak:

-1. epigrafeko taula aplikatuko da, %25 murriztuta.

3. Pasabideak identifikatzeko plakak.

-17,50 euro bakoitza.

4. Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea:

-Noizbehinkako beharrak direla-eta hainbat erabileratarako, metro lineal bakoitzeko, egunean: 6,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0807226