69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

Udal Planeko aldaketa xehakatua Arazuriko 437 eta 81A lurzatietan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2008ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea aldaketa xehakatua Oltza Zendeako Udal Planean, Arazuriko 437 eta 81A lurzatiei dagokionez, Vicente Alonso Mocholi arkitektoak prestatutako proiektuari jarraikiz, EHAEOk ikus-onetsi baitzuen 2008ko urtarrilaren 16an.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako prentsan argitaratuta.

Hirugarrena.-Hasiera batean onetsitako espedientea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz txostena egin dezan.

Laugarrena.-Proposaturiko aldaketa, behin betiko onetsi ondoren, baldintza etengarri baten menean egonen da, hau da, sustatzaileak eta Arazuriko Kontzejuak espedientean proposaturiko trukea bete beharko dute eta Oltza Zendeako Udalari 150,75 m²-en lagapen urbanizatua egin beharko zaio.

Oltza Zendean, 2008ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0807467