69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2008ko maiatzaren 15eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko espedientea, Virgen del Olmo kaleko 1 zenbakiko baseliza deskatalogatzeko xedez, Azagrako El Salvador parrokiak sustatuta.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2008ko martxoaren 16an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0807866