69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, administrazio baimenerako eskaerari buruzkoa, honako proiektuaren instalazioak eraikitzeko: "Gas Navarra, S.A.ren lotura puntua, Lesakako udal mugapean (Nafarroa)".

Uztailaren 2ko 12/2007 Legeak aldatzen duen hidrokarburuen sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4. artikuluaren ondorioetarako, gas naturalaren barneko salmentarako arau orokorrei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/55/EE Zuzentarauan ezarritakoari egokitzeko, jendaurrean jarri da aurretiko administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Natural Distribución SDG, S.A., Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008 Iruña.

Eskaeraren helburua:

-Administrazio baimena honako proiektuaren instalazioak eraikitzeko: "Gas Navarra, S.A.ren lotura puntua, Lesakako udal mugapean (Nafarroa)".

-Onura publikoa duela adieraztea.

Instalazioen azalpena: Erregulazio eta neurketarako tokiarekin lotzeko adarraren hasiera "Bera-Lesaka ardatza" gasbidearekin lotuko da, 6"x6"-ko Te karga-hargune baten bidez, kanalizazioaren diametroa 6"-tik 8"-rako alderantzizko murrizketa baten bidez handituko da eta, ondoren, G-400 Neurketa Estazioa jarriko da. Estazio hori eginen den "APA 16 bar Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan ardatza"rekin lotuko da.

Instalazio honen ukipenaren luzera guztira 75 metrokoa da.

Aurrekontua: 201.880 euro.

Lanak egiteko epea: instalazioa, obrak hasita, 2 hilabeteko epean eginen dela kalkulatu da.

Finken gaineko ukipenak: Proiektuarekin batera trazadura planoak, lurzatien planoak eta ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua aurkeztu dira. Zerrenda bukaeran azaltzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 7an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

GAS NAVARRA, S.A.REN LOTURA PUNTUA LESAKAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Herria: Lesaka (Nafarroa).

Lursail zenbakia: NA-LE-100.

Titularra eta helbidea: Juan José Echegaray Zozaya. Antoiu karrika, 28-1. 31770 Lesaka (Nafarroa).

-Ukipenak:

.Bide zor. m.l.: 39.

.Bide zor. m²: 117.

.O.T. m²: 390.

-Katastroa: Poligonoa: 2. Lurzatia: 204. Izaera: belardia.

Instalazio osagarriak

Erabilitako laburdurak: KO=Kokapena, LE=Linea elektrikoa, BKE=Babes Katodikorako Estazioa, PIG=errasketa kutxeta.

Herria: Lesaka (Nafarroa).

Lursail zenbakia: NA-LE-100 KO.

Titularra eta helbidea: Juan José Echegaray Zozaya. Antoiu karrika, 28-1. 31770 Lesaka (Nafarroa).

-Ukipenak:

.Bide zor. m.l.: 0.

.Bide zor. m²: 0.

.O.T. m²: 0.

.Esp. m² 659.

-Katastroa: Poligonoa: 2. Lurzatia: 204. Izaera: Belardia.

Iragarkiaren kodea: F0807397