69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, administrazio-baimenerako eskaerari buruzkoa, honako proiektu honen instalazioak eraikitzeko: "Hormigones Pamplona, S.A.rako hartunea, Ablitasko udal mugapean (Nafarroa)".

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako (lege hori uztailaren 2ko 12/2007 Legeak aldatu zuen, Gas naturalaren barne merkataritzarako Europar Batasuneko arauei buruz Europako Parlamentuaren eta Kontsei- luaren 2003/55/EE Zuzentarauan ezarritakoari egokitzeko), jendaurrean jarri da aurretiko administrazio-baimenerako eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A. Helbidea: Antso Azkarraren etorbidea 26, behea, 31008 Iruña.

Eskaeraren helburua:

-Administrazio baimena, honako proiektu honen instalazioak eraikitzeko: "Hormigones Pamplona, S.A.rako hartunea, Ablitasko udal mugapean (Nafarroa)".

-Onura publikoa duela adieraztea.

Instalazioen azalpena: Hargune adarra DN 6" altzairuzko RAA-28 saretik abiatuko da, V-46 eta V-47 erpinen artetik. Sarea "El Prado" bidetik pasatzen da, Ablitasko kirol instalazioetatik hurbil. Adar hori sendogarri biribil osoa duen 6"x6"-ko karga-hargune baten bidez lotuko da sarearekin, gero DN 6"-ko hodi berriarekin ateratzeko. 2,50 metro ingurura 6"-ko mozte balbula bat jarriko da. 6"x2"-ko murriztapena eta kutxetan lurperatutako balbula bat jarriko dira Hormigones Pamplona S.A. industriaren inguruan.

Adarraren luzaera 1.775 metrokoa da, guztira. UNE-EN 10208-2 gr. L245 altzairuzkoa da. Bide publikoetatik pasatuko denez, hormigoi armatuzko lauza batekin babestuko da.

Aurrekontua: 302.963,44 euro.

Lanak egiteko epea: instalazioa, obrak hasita, 2 hilabeteko epean eginen dela kalkulatu da.

Finken gaineko ukipenak: Proiektuarekin batera trazadura planoak, lurzatien planoak eta ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua aurkeztu dira. Zerrenda bukaeran azaltzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 7an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

HORMIGONES PAMPLONARAKO HARGUNEA, ABLITASKO UDAL MUGAPEAN (NAFARROA)

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

AB-01 Ablitasko Udalaren herrilurrak 32 96 173,82 1 4 1 1864 Lurzorua

Calle Mayor, 78

31523 Ablitas (Nafarroa)

AB-02 Ablitasko Udala 278 834 1.390,00 0 0 - - "El Prado" bidea

Calle Mayor, 78

31523 Ablitas (Nafarroa)

AB-03 Ablitasko Udalaren herrilurrak 53 159 379 0 0 1 1863 Lurzorua-Bidea

AB-04 Ablitasko Udala 993 2.979 5.958,00 0 0 - - Bidea

AB-05 Ablitasko Udalaren herrilurrak 0 0 78 0 0 1 1876 Larreak

AB-06 Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua 39 117 157 0 0 49 *543 lehorreko lurra

Alhóndiga kalea, 1-2.

31002 Iruña (Nafarroa)

AB-6/1 Ablitasko Ureztatzaileen Elkartea 2 6 12 0 0 - - Erretena

Río kalea, 38.

31523 Ablitas (Nafarroa)

AB-07 Ablitasko Udalaren herrilurrak 32 96 192 0 0 49 *545 Larreak

AB-07/1 Ablitasko Ureztatzaileen Elkartea 5 15 30 0 0 - - Erretena

AB-08 Ablitasko Udala 6 18 36 0 0 - - Bidea

AB-09 Ablitasko Udalaren herrilurrak 8 24 48 0 0 5 1532 Larreak

AB-10 Nafarroako Foru Komunitatea 11 33 66 0 0 - - NA-3042 errepidea

(Herri Lan, G. eta K)

San Ignazio etorbidea, 3.

31002 Iruña (Nafarroa)

AB-11 Ablitasko Udala 83 249 544 0 0 6 377 Larreak

AB-12 Ablitasko Udala 0 0 33 0 0 6 376 Larreak

AB-13 Ablitasko Udala 194 582 1.164,00 0 0 - - Bidea

AB-14 Ablitasko Udalaren herrilurrak 0 0 87 0 0 2 1878 Mota askotako zuhaitzak

AB-15 Ablitasko Udalaren herrilurrak 33 99 0 0 0 6 112 Bide partikularra

AB-15BIS José Doiz Arriazu jauna 0 0 198 0 0 6 112 Bide partikularra

Tutera etorbidea, z/g

31523 Ablitas (Nafarroa)

AB-16 Ablitasko Udalaren herrilurrak 58 174 0 0 0 6 114 Bide partikularra

AB-16BIS Vicente Reinaldos Soria jauna 0 0 348 0 0 6 114 Bide partikularra

Helbide ezezaguna

AB-17 Hormigones Pamplona S.A 22 66 132 1 4 6 363 Bide partikularra

Tutera kalea, z/g

31523 Ablitas (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: F0807368